Iritzia
“Orain 30 urte bezala, Frantziar estatuaren hizkuntza politikak euskararen heriotzera garamatza”
Paxkal Indo - "Ziburu ta Beskoitzeko ikastola berrietako postuak gure gain egonen dira… Anexak direlakoan eta legez postu osoak eskaintzen ahal direlarik… traba euskalgintzari zuzendutako sosak murrizterakoan. Traba frantses estatu kontseiluak berriz ere eurokarta antikonstituzionala dela errepikatzen duelarik…"
Heldu den asteazkenean Parisen dugu hitzordua. Unescoren egoitzaren aitzinean eginen dugu elgarretaratzea, Katalan, Okzitano, Alsaziar, Bretoin Kortsikar eta bertzekin batera, nazioarteari asilo kulturala galdegiteko, gure hizkuntzak hiltzen ari den Frantziar Estatuaren aitzinean babesa galdegiteko.