L’opposition massive de la côte basque
au projet de nouvelle ligne ferroviaire
éclaire deux problèmes
graves: d’une part au plan local, l’exiguité
du territoire basque et sa fragilité; d’autre
part au plan global, l’anachronisme des projets
pharaoniques et de l’esprit “Far West”.
Même l’ensemble de notre planète est
aujourd’hui trop étroit et ne cesse de rétrécir.
Peut-on continuer à bétonner et goudronner,
à gaspiller et polluer, à creuser le
gouffre des finances publiques? La lourde
et coûteuse économie actuelle appartient
déjà au passé, comme les dinosaures. Sa
fuite en avant ne peut que précipiter sa faillite
et plomber la gravité de sa chute.
Haatik egia da auzi hau ez dela batera
errexa: Kopenhagen ikusi berri dugu. Itzulia
nola har, ekonomia berdean nola sar?
Gutiz gehienak oraikoari lotzen dira, eta
bereziki hautetsi gehienak. Interes hurbila
baizik ez da kontutan hartzen, eta ez bakarrik
bankoetan. Bizi beharrak ere horretara
bultzatzen ditu guti dutenak. Eta bertzeek
ere beti gehiago irabazi nahi. Baina badakigu,
lurra ez zaigu hedatzen ari; alderantziz
eremua murrizten ari zaio, bereziki
hirigintzaren emendioa dela kausa, eta politika
horrek ez dezake luzaz iraun.
Tren lasterraren aferara mugatuz ere, gauzak
ez dira batere sinpleak. Alde batetik
Pirinio mendien katea nekez gaindi dezakegu,
salbu bi puntetako apalgunetik: batetik
Katalunia, bertzetik Euskal Herria. Beraz
bi horietan autoak metatuz, laster ezin ibilia.
Horien jarioa nola arindu dezakegu?
Bertze biderik barnetikago zabalduz? Baina
iparraldetik pareta zuta dago, bere ibar
hertsiekin, eta hor ere jendea kexu, Aspeko
kasuan ikusi den bezala. Beraz trena lurpez?
Hain zuzen aspeko trenbidea eta
tunela hondatzera utzi zituen SNCF konpainiak,
edo Frantziako gobernuak. Ez ote
litzateke horren birrantolatzeko garaia?
Bere aldetik tren lasterra itsasotik hurbilago?
Agian bai. Haatik hor bi galdera. Lehena:
merkantzien garraiorako baliatuko da?
Ala bidaiarientzat bakarrik? Merkantziarik
ez badu garraiatzen, iduri zait interes gutikoa,
dela. Bigarren galdera: oraiko trenbidea
ezin ote da berriztatu, tren lasterrari
egokitu? Anitzek diote baietz. Gisa guzietara
merkeago litzateke.
Hirugarren bat ere banuke: zoritxarrez trenbide
berri bat egiten badute, zeren ez
lurpez, toki minbera horietan bederen?
Gobernuak zerbait asmatu beharko du hein
bat onik, bertzela nik uste beltzak eta gorriak
ikus ditzakeela. Nehork ez dezake onar
“intérêt général” gaizki finkatu baten ongarri,
zimaur, gorotz eta kaka izatea. L’intérêt
général de qui, messieurs? Le savez-vous
seulement? Si oui, éclairez-nous, mais vite!
Jean-Louis Davant