Hiru ezezaguneko ekuazioa?
Bururat jin zaizkit Amets Arzallus-ek duela zenbait urte EH Bilduko mitin batean deklamatu zituen hitz liluragarriak. Bere sarreran, hitz hauek botatu zituen: "enea ez da ahots politikoa baina politikak bermatzen ez badu liberazio kulturala, behar bada kulturak bermatu beharko du liberazio politikoa".
Kulturak bermatzen badu beti politika, beste bertsolari bat deitzen dut edito honetara. Jon Maiak argitaratu dituen azken lanetan – Kantu (berri) bat gara – aipatzen ditu bi Euskal Herri: A eta B. Laburbilduz, A Euskal Herria dugu euskal nortasunari atxikia den eta / edo abertzaletasunari lotua den Euskal Herria.. Euskal Herriko B multzoan, Jon Maia segituz beti, "euskal labela" ez duten gauzak edo jendeak atzematen dira. Agertu dea orain C Ipar Euskal Herririk? Kanpotik etorriak diren jende batzuk baita hemen sortu direnak ere batzen dituena, pentsamendu orokor baten inguruan. (...).