300.000 biztanle, 12.000 artesau (CM64-aren xifreen arabera), 17.000 saltegi eta industria enpresa (azken hauek 2000, CCI Euskal Herri-aren xifreen arabera), 4.000 laborantza etxalde, %8ko langabezia tasa (%9 Akitanian, %9.2 Frantzian), turismo enpleguak : %6.6 (%3.8 Akitanian). Horiek dira Iparraldeko zonbait eztatiztika egoeraren argitzeko.
Biztanleria: goiti doa urtez urte (10.000 jende gehiago 3-4 urte guziz). Argumentoak : “euskaldunek harrera ona ematen kanpotarrei”. Aroa goxoa da, mendia eta ondartza, “arabiar guti”, lapurketa guti… Ondorioak: lurraren prezioa goiti ari da, hemengoek arazoa daukate bizileku bat ukaiteko, lurraren prezioko spekulazioa, industriak eta lantegiek lekua husten…
Artesau mundua: oraino, sektorean, lana bada, bereziki etxegintzari lotua dagokiona (etxeak egiteko ala konpontzeko ala mantenimendua segurtatzeko). CM64-a zubiak egiten ditu Gipuzkoako eta Euskadiko irakaskuntza teknikoan (ile apainketan, okela lanetan, ta abar.)
Saltegiak (15.000): sektorea atakatua da. Masifikazioak egiten du bere lana: saltegi handiak eraikiz, tipiak desagertzen dira. Saltegi autonomoak desagertzen dira, “franchising”-i tokia utziz. Salbuespena: agroalimentario sektorean, iduri du tokiko janariek gero ta gehiago arrakasta badutela. Barnean bada ere turismoa sektorea. Diru frango ekartzen dio Iparraldeari. Airbnbk ere kalte batzu eragiten ditu hemen ere….
Industria : Frantziak 10 urtez galdu ditu 1.000.000 enplegu. Iparraldeak %9.1 enplegu sektore huntan dira (Xiberuan %20 !, Gipuzkoan, %20 baino gehiago?). Egiazko aterabidea ba dauka industriak: lansariak gorago, langabezia gutiago sektorean: oraiko egunetan Hazparneko Lauak enpresak (aeronautika) 130 langile behar ditu epe laburrean eta Xiberuan 100 langile. Goimailako langileetarik (“encadrement”) 3tarik 1 enpresaren barnetik etortzen da. Konsideratzen da industriako langile batek 3 enplegu sorrarazten dituela. Bainan Iparraldean, teknika irakaskunta gaizki ikusia da (irakasle munduarenganik eta burasoenganik).
Laborantza: mundu hau gogorra da. Etxalde frangok ez du segidarik (% 30-ek bakarrik daukate segida bat). Azkeneko urte huntan, ezin uka Iparraldeko EHLG-k lan handia egin duela. Estrategia finkaturik, haren leloa “hobe hiru etxalde tipi, etxalde handi bat baino”. Kantitatea baino kalitatea lehenetsiz, sormarka ederrak eraikiz (ardoetan, biperretan, ogietan, haragietan, xerrikietan, gasnetan, etabar).
Iparraldeko azken urte horien ulertzeko datu batzu
Enbata abertzale mugimendua, errefugiatuak: 50 urte pasa dira. Zuten leloa: “ez da deus igurikatu behar Parisetik, guk egin behar dugu”. Horrela sortu dira ikastolak, kooperatibak (Alki, Olaberria, etab.), Herrikoa enpresak sorteeko dirua prestatzeko, etab.
Politikan sartzea hiriko gobernantzetan: lehena izan da Jakes Abeberry (Enbata mugimenduko leader nagusietarik bat). Harek deliberatu zuen, orain dela 20 urte baino gehiago, Biarritzeko hirian sartu behar zela hautetsi baten zerendan. Kritika gogorrak ukanikan ere abertzale sektore hanitzetan, alda-arazi ditu ere, abertzale ez zirenen ikusmoldeak abertzaleengan. Ondorioak: oraiko egunetan, ez da hautetsirik euskararen kontra denik, hautetsi batek (izan dadin ezkerreko ala eskuineko) euskal munduko bozak behar ditu (akordio batzu behar ditu egin…) eta Pariseko, jaz, abendoraren pakearen aldeko manifak bildu ditu Iparraldeko hautetsi guziak (deputatu, senadore, kasik auzapez guziak).
Herriko kapitala: Patxi Noblia (azken hau ere Enbata mogimendutik ateraia) izan da herriko kapitalaren ideiaren asmatzailea. 35 urteren buruan Herrikoak 4.000 partaide dauzka Iparraldean, lanak eta enpleguak sortzen ditu (baldintza bakarra: Iparraldean behar du ukan sede soziala) Nola ez aipa ere Sokoa lantegia (1.000 partaide, 500 langile filialeekin). Diru partaidetza modeloa segituz elkarte eta mogimendu frango eraikiak izan dira: lurzaindia, Ehlg, Eusko…)
Frantziako gobernuaren delibero erabakigarria: orain direla lau urte, Durand prefetak, Hollande gobernuak eraginik, proposatu die, Iparraldeko herrietako hautetsi guzieri elkargo amankomun bakar baten alde bozkatzea. Baionako herriak berriki hautatu Jean-René Etxegarai auzapez zentrista bultzatzaile, (jakobino ezker baten aurka 24 bozez irabazirik!), Iparraldeak herri elkargo bakar baten alde bozkatu zuen (%70). Elkargoak eskumenak hartzen ditu, adibidez eskumen ekonomikoa, hori ez baita gehiago departamenduen esku.
Jean-René Etxegarai Baionako auzapez zentrista bultzatzaile,
Iparraldeak herri elkargo bakar baten alde bozkatu zuen (%70).
Elkargoak eskumenak hartzen ditu,
adibidez eskumen ekonomikoa,
hori ez baita gehiago
departamenduen esku.
Datu horiek, politikari lotuak zaizkio. Aldatzen dute ere Iparraldeko ekonomiaren ingurumena. Estrategiak eraikitzea gero ta gehiago posible izanen da, lurraldearen onetan (zonalde ekonomikoak nun eraiki, sektoreak nola lagundu, kostaldea eta barnekoaldea nola orekatu, laborantza mundua eta konsumo munduaren artean lotura nola egin, zergatik lurra behar den berriz eskuratu mundu pribatutik eskapatzeko, espekulazioari ihes egiteko, etab.).
Lantegiak mogimendua
Ehun enpresek osatzen dute mogimendua. Think tank bezala organizatua da. Bere papera betetzen du elkarte ekonomiko eta sozialetan: azken 15 urte hauetan hautetsiak ditu CCI Euskal Herri-an, CM64-an eta Garapen kontseiluan. Horietarik 50ek RSE xarta bat izenpetu dute.