Ipar Euskal Herriko 158 herriek beren abisua eman berri dute herri elkargo bakarraren osatzeaz. 2500 hautetsietarik 2000ko bat alde agertu da. 2016eko apirila bukaerako, herri guziek bozkatu beharko dute eta beren erabakia prefetari jakinarazi… anartean, lan taldeak sortu dira herri elkargoaren eskumenak zehazteko, kudeantza orokorra lantzeko, fiskalitatea finkatzeko.
Euskal Hedabideek Battitta Boloki Hautetsien eta Garapen kontseiluko zuzendaria eta Eneritz Zabaleta zuzenbideko irakaslea gomitatu dituzte gaia barnatzeko.
Herri elkargo bakar bat Ipar Euskal Herriarentzat: Hautetsien baiezkoa
Herri elkargo bakar bat Ipar Euskal Herriarentzat: Hemendik aitzina zer ?
Herri elkargo bakar bat Ipar Euskal Herriarentzat: Nola gauzatuko da ?