Erronkaz blai

Kantonamendu berrien mapa
Kantonamendu berrien mapa

Heldu den martxoko kantonalak, prefetaren herri elkargo bakarraren proposamena, horra urte politiko berria haziko duten bi gai zalapartatsu. Konfrontazio garaia hurbiltzen ari den hontan, ezker abertzalearen ahotsa entzuna izan dadin, EH Bai-en antolaketa garrantzitsua da.

Hitzordu garrantzitsu ugari abertzaleentzat ondoko hilabeteetan. Hala nola, abenduaren 13an hiru alderdiren arteko koalizio hutsa zen Euskal Herria Bai mugimendu zabala bilakatuko da. Urrats nabarmen hori 2013ko otsailean publikoki jakinarazi bazen ere, urrundik zetorren. 2007an osatu baitzen lehen aldikotz koalizioa, hauteskunde legislatiboentzat.

Geroztik hauteskundez hauteskunde berriz osatzen zen, gorabehera batzuekin bainan pixkanaka EH Bai hedabide nahiz jendartean, abertzale ezkertiarren boz ezagunena bilakatu zen.

Bost urte berantago, Euskal Herriko egoeraren aldaketak lagundurik, elkarlanerako aukerak perspektiba iraunkorra bilakatu ziren eta alderdiek deliberatu zuten eraikitze prozesu bat abiatzea, beren egituretatik kanpoko militanteei atea irekiz.

Geroztik gogoetak egin dira mugimendu berri honen egituraketari eta funtzionamenduari buruz. Tokiz toki ere biltzen hasiak dira EH Bai-rekin identifikatzen diren militanteak, zer nolako mugimendu politikoa nahi duten eztabaidatzeko. Tartean bataila politiko arrakastatsuak ere eramanak izan dira, herri hauteskundeak kasu, elkarlan gune iraunkor horren beharra baieztatuz.

Hemendik abendura militanteak bi aldiz bilduko dira eskualdez eskualde mugimenduaren oinarriak hobeki definitzeko eta funtsezko erreferentzia eta jarrera politikoak adosteko. Abenduaren 13tik beste fase bat abiatuko da, beste ibilmolde batekin. Egitura ez da egun batetik bestera xutik ezarriko. Funtzionamenduko arau eta prozedurak bidean hobetu eta zehaztuko dira. EH BAI sortu duten alderdiek ere bere lekua eta funtzioak aztertu eta nahita nahiez birdefinitu beharko dituzte. Bainan ezkerreko abertzale guziek tresna berri bat izanen dute, borroka politikoa eramaiteko, beren helburu estrategikoak hobeki gauzatzen jarraitzeko.

Ehuneko ehun ados ez izanik ere, etxe komuna izanen dute jendartean eta panorama politikoan gero eta pisu gehiago ukaiteko. Denen beharra bada beraz. Denek badute zer ekar EH Bai-en. Nehor ez dadila uzkur egon, bide bazterrean.

Erronka handia abertzaleentzat

Alabainan, gure esku ez dagoen agenda politikoan aldaketa inportanta gertatu da azken egun hauetan, frantses Departamenduko hauteskundeak martxoan kokatuz. Aspaldidanik kantonamenduko hauteskundeak abertzaleen boza entzunarazi eta indarra erakusteko parada onak izan dira. Aldi honetan, lehen aldikotz momentu berean gertatuko dira lurralde osoan, indarren argazki politikoa emanez. Erronka handia  abertzaleentzat beraz, Ipar Euskal Herriko hirugarren indar politikoa, eta toki batzuetan bigarrena, direla baieztatzeko. Are gehiago, pentsa daiteke sozialistek pairatuko dutela Estatu mailan eramandako politika nahasi eskuindarra eta jandako promesa guztiak. Sortutako haserre eta desesperazio honetatik FN-k ttanttoak aterako ez dituelako desafioa altxatu eta euskal herritarrentzat egiazko ezker alternatiba dela argi erakutsi
beharko du EH Bai-k.

Ehuneko ehun ados ez izanik ere,
etxe komuna izanen dute
jendartean eta panorama politikoan
gero eta pisu gehiago ukaiteko,
denen beharra bada beraz.
Denek badute zer ekar EH Bai-en.
Nehor ez dadila uzkur egon, bide bazterrean.

Instituzioari buruzko eztabaida

Hori guztia gutti ez balitz, instituzioari buruzko eztabaidaren erdian gertatuko dira hauteskunde horiek. 2012/2013 fasearen ondotik, zeinetan indar sozial eta hautetsi espektro zabal batek Iparraldearentzat gaur egun egokiena den estatutua adostu duten, 2014an prefetarena aldi izan da eta lurralde Kolektibitatearen proiektua bazterturik, kontra proposamenak mahai gainean ezarri ditu, frantses antolamendu politiko-administratiboaren xantierretik zer aterako den nehork ez dakielarik. Hauteskundeak martxora aintzinatu baino lehen, otsailerako aurreikusia zen Hautetsien Kontseiluko erantzuna prefetari.

Egutegia atxikiko ote den laster ikusiko dugu baina dena den Ipar Euskal Herriarendako instituzioak hauteskunde kanpainan toki zentrala hartuko duela pentsa daiteke. Horretan ere aukera, desafio eta erronka handia abertzaleentzat. Beren  jarrera definitu beharko dute eta hain zuzen hemendik abendura iragaitekoak diren tokiko bilkuretan aipagai izanen dute. Gainera udazken honetan Eskoziako erreferendumak eta Kataluniako desafioak aktualitatearen lehen planora ekarri dute Herrien askatasunaren gosea. Abertzaleen proiektu politikoari sinesgarritasuna emaiteaz  gain, aspaldidanik eztabaida politikora ekarri dituzten kontsulta, erabakitzeko eskubidea, aterabide demokratikoak bezalako zenbait kontzeptuen balioa ere berresten dute.

“…Lagun etor gurekin denek elgarrekin badugu zer egin…” kantuak dioena, abertzaleen ondoko hilabeteetako bide orria. Gora bihotzak!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).