Erronka berriak

ERronkaBerriakIpar Euskal Herriarentzat 2016 urte historikoa izanen dela errana izan da behin eta berriz, lehen aldikotz nolabaiteko ezagupen politikoa lortuko duelako, lehen  aldikotz lurralde osoa barne biltzen duen instituzioa sortuko baita. Azken hilabeteetako prozesua bururaino joaiten bada gutxienez, irekiko den kapitulu berrian aukera eta erronka handiak izanen dira.

Azken hamarkadan Iparraldeko eremu politikoa polarizatu duen instituzioari bai/ez galdea, eta bereziki azken fase honetan herri elkargo bakarrari bai/ez, beste arazo batzuek ordezkatuko dute ezinbertzean.

Lehenik aurreikus daiteke herri elkargoen bi funtzio nagusien arteko tentsioa nabarituko dela : zerbitzu komunen kudeaketa/proiektuen obragintza. Oraingo herri elkargo guziek ez baitute leku berean ezarri bi polo horien arteko kurtsorea eta bata ala besteari lehentasuna emaitea indar politiko bakoitzak Iparraldearentzat duen bisioari lotua izanen baita.

Bestalde, politika publikoak Ipar Euskal Herri mailan antolatzen hasteak, maila honetan pentsatzea, diagnosiak egitea eta aterabideak proposatzea behartuko ditu hautetsi guztiak, lurralde eta biztanlegoaren ezaugarrien dibertsitatea nahitanahiez kontutan hartuz. Azken hilabeteetako eztabaidetan, ikusi ahal izan dugu  batzuei kostatzen zaiela beren podere eremutik haratago pentsatzea.

Abertzaleentzat joera naturala da, beren jarduera politikoa hasieratik maila honetan planteatu baitute eta bestalde, salbuespenak salbuespen, geografia osoan sustraituak baitira.

Ez da indar politiko guztien kasua. Batzuek zonalde batzuetan ez dute presentziarik edota biziki ahulak dira. Indar handienentzat aldiz beste instituzio maila  batzuek, departamendua edota eskualdea, egituratu dituzte usu beren eginmoldeak Ipar Euskal Herrian.

Joera naturala

Azken finean, indar bakoitzaren proiektu politikoak dira agertuko eta pentsa daiteke proiektu horien araberako lerrokatzeak ordezkatuko dituela ezagupen instituzionala irabazteko fasean ezaguturiko aliantziak eta blokeak.

Ezkerreko abertzaleentzat erronka berriak direla ezin uka, horien artean lurralde honetako ezker alternatiboaren erreferentzia bilakatzea. Bestalde, martxan eman arau, herri elkargo bakarraren potentzialitateen ondoan, mugak ere agertuko dira. Ikustekoa da horrek zer ondorio izanen duen. Batzuek “errana genizuen” errepikatuko dute bainan beste askorentzat, izan hautetsi, sektore sozial ala herritar, urrunago joaiteko nahikaria elikatuko du segurki.

Iparraldeko berezko instituzio baten aldeko borroka nola segituko duen erraitea neke bada ere, arrunt baldintza berrietan pausatuko da orduan.

Eskuerako tresna

Beste maila batean, Hegoaldearekiko harremanak garatzeko parada hobeak izanen dira, Iparraldeko solaskidea izanen baitute Gipuzkoako Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak edota Nafar Gobernuak, orain arte soilik Departamendua, Akitania edo kasu hoberenean EEPko Interes publikoko ellargoa ezagutzen zituztelarik.

Noski bi aldeetako borontate politikoa ezinbestekoa izanen da elkarlana bultzatzeko baina bederen horretarako hainbat tresna eskueran izanen ditugu. Horretan ere jendarte proiektu desberdinak lehian izanen dira eta bi aldeetako abertzaleei diskurtsoetatik ekintzetara pasatzeko ate batzuk irekiko zaizkie.

Iparraldeko ezkerreko abertzaleentzat estrategia politikoak eta indar militanteen ber kokapena ekarriko ditu panorama berriak, arrisku berri baten pean : Iparraldeko podere gune berriak jarduera politikoa moldatu eta eraginen badu ere, nola segurtatu politika instituzionalak ez dituela irentsi eta xurgatuko nazio eta sozial askapenerako proiektu politikoari begira ezinbestekoak diren beste borroka frenteak : borroka ideologikoa, jendartearen inplikazioa, herri mobilizazioak, alternatibak eraikitzea.

2013-12Barthélémy Aguerre-Enbata
Barthélémy Aguerrek Euskal Herria eta Biarnoa nahasten ditu, zaldia eta behia nahasten dituen bezala.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).