EAJ, PP eta hauteskundeak

RajoyAste buru honetan Hego Aldetik etorritako bi berri garrantzitsuk nire arreta piztu zidaten: PP alderdiak EAJ-ak harekiko elkartzea uko egitea deitoratu izana alde batetik, eta Espainiako Alderdi Sozialistak Rajoi jauna berriz Espainiako lehen ministroa izan dadin baimendu izana bestetik. Lehengo kasuan PP-a ezinezkoa den irtenbide baten xerkatzen ari zela argi eta garbi ikusten da. Hain zuzen ere, abertzalea ez den alderdi batek nola egitasmo komun bat egin lezake abertzalea den beste alderdi batekin? Honetaz gainera, oso “periltsua” dakusa PP-ak EAJ eta EH-Bildu jaurlaritza berriaren osa dezaten.

Deitoratze honi buruzko artikuluan, BERRIA aldizkariak jartzen zuenaren arabera, PSOE eta EAJ elkartzea gaizki ikusten ditu PP-ak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian duen Alfonso Alonso buruzagiak. PODEMOS/AHAL DUGU, aldiz, ez du pertsona berak aipatzen.

Noiz ulertuko dute alderdi espainolistek edo hobeto esate arren, noiz ulertu nahi izango dute Euskal Herrian eta Katalunian oposizioa ez dela ezker eta eskuin artekoan, baizik-eta abertzale eta ez abertzale diren alderdi eta taldeen artean?

EAJ eta EH-Bilduren artean Euskal Herriarentzat gobernu baten osatzea gaur irtenbide hoberena litzatekeelakoan nago, Katalunian egiten den bezalaxe, independentziaren alderako edo behintzat soberanotasun gehiago lortzeko biderik hoberena delako.

PSOE-arekiko batzea, berriz, txarra litzateke, ikusirik helburu oso desberdinak dituzten alderdi horien elkarrekin lan egiteak joan den mendeko zortzigarren hamarkadan ondorio txarrak eragin zituela.

Espainiako hauteskunde ondoko prozesu luze, zail eta goropiltsuarekiko loturaren bat PP-aren jarrerak baduela pentsatzera nakar. Oposizio sozialista hautsi ondoren, Espainian alderdi sozialistaren barnean gelditzen diren kideen bitartez, eta hauen abstentzioari esker lortu du gaur Raxoi jaunak berriz Espainiako lehen ministroa izatea, baina jakin badaki gutxiengo batean gobernatu beharko duela eta Espainiako langabezien tasa handia (%20) gehi alderdi kontserbadore neofrankistari leporatzen zaizkion ustelkeria kasuak kontutan harturik, ez du lan erreza ukanen, hilabete horren bukaeran haren izendatzea konfirmaturik den heinean naski.

Ez dute eskuin, zein ezker aldeko alderdi berriek bakean utziko eta segurua da ahuldurik dagoen eta Espainiako alderdietarik zaharrena den PSOE-a baino azkarrago izanen direla.

Hiru ehun egun hauetan Espainiak ezagutu duen kinka politiko hori ez da bukaturik izanen, Rajoy jaunak azkenik bere postua berriz lortu arren eta ez da batere ziur lau urte boterean geratuko denik.

Horregatik Euskal Herrian EAJ-aren “babesa ” bilatuko zuen, denbora berean badakielako PSOE-k Euskal Herrian dituen ordezkariak Espainiako beste kideek onartu zuten abstentzioaren aurka daudela.

Madrilen bere postuari eutsi nahiaz gainera, aise ulertu dezakegu PP-a Euskal Herriko gauzetan eta erakundeetan gehiago sartu nahi duela, alderdi abertzaleekin nahastuz eta ideologi espainolista bat sartu nahiz.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).