Bagiraren inkesta abertzaleen pertzepzioa eta iritziak biltzeko

ELKARRIZKETA: Anita Lopepe eta Pantxika Ibarboure

Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzea, indartzea, eta egungo erronkei helduz beste 60 urteko ibilbidea egiteko oinarriak jartzea da Bagiraren helburua. Helburu hauek oroitarazi ditu Aberri Egunean eta mugimendu abertzaleak geroari so egin eta biharko Euskal Herria eraikitzeko duen borondatea azpimarratu 60 abertzalek izenpeturiko “Izan ginen, bagira, izanen gira” adierazpenean. Helburu hauek lortzeko, urtebeteko diagnostiko fasea ireki eta engaiamendu arlo, jatorri edo adin guzietako abertzaleei zuzenduriko inkesta zabalduko du Bagirak. Inkesta horren nundik norakoen hurbiltzeko, Enbatak galdezkatu ditu Bagira dinamikaren gidaritza batzordeko Pantxika Ibarboure eta Anita Lopepe.

Bagiraren inkesta aurkezteko prentsaurrekoa.


Zertan da Bagira prozesua gaur egun? Bagira prozesua abiatua da duela hilabete batzuk, zertan da dinamika hori?

Pantxika Ibarboure: Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzen laguntzea, mugimendua indartzea eta egungo erronkei, beste 60 urteko ibilbidearen oinarriak finkatzea da Bagiraren helburu orokorra.

Prozesua 2022ko urrian hasi zen. Transmisio historikoa antolatu da Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleko eragile eta norbanakoekin. 14 ekitaldi antolatu dira eta 750 pertsona kontatu dira. Horiekin, mugimenduaren ibilbidea jorratu eta gaur egungo Euskal Herriaren eraikuntzan egindako ekarpenak azpimarratu dira.

Apirilaren 8 eta 9an, Itsasun, Aberri Egunaren 60 urteko borrokaren omenez, bi egunez 3.000 pertsona baino gehiago bildu ziren. Egun hortan, manifestaldiaren bukaeran, 60 abertzalek izenpeturiko “Izan ginen, bagira, izanen gira” adierazpena irakurri zen. Mugimendu abertzaleak gerora begiratu eta biharko Euskal Herria eraikitzeko duen engaiamendua berretsi zen.

Aberri Egunean, bildu zen indar kolektiboari hauspo berria eman nahi diogu orain, mugimendu abertzalearen ekosistema anitza eta zabalaren baitan. Bagira prozesuko sekuentzia berri bat irekitzen dugu. Etorkizunean proiektatzen gira, ondoko urteetan lortu nahi ditugun aitzinamenduak finkatzeko eta hori mugimendu guziaren parte hartzearekin. Diagnostiko sekuentzian sartzen gira.

Orain galdeketa bat abiatzen duzue, esplikatzen ahal duzue zer den eta nola pasako den?

Anita Lopepe: Linean den inkesta bat da, elebiduna da eta berrogoi bat galderaz osatua da. Honekin mugimendu abertzalearen oinarri zabala hunkitu nahi dugu: gazte eta ez hain gazte, gizon, emazte, militante, zale, betiko abertzale edo berriki abertzaltasunari hurbildua. Borroka sektore desberdinetan Euskal Herri burujabe, solidario, jasangarri, justu, feminista eta euskalduna eraikitzen parte hartzen duten pertsonei zuzendua zaie.

Inkestak helburu bikoitza du. Abertzaleen perzepzio eta iritzi andana bat bildu nahi dugu bilakaera politiko eta sozialei buruz, testuinguruari eta etorkizuneko perspektibei buruz, eta mugimendu abertzaleari buruz. Baina aldi berean, ariketa bera ere da helburu: jende multzo zabala martxan jarri eta gogoetaraziko du inkestak eta bere iritziaren ematea ahalbidetu dio. Ariketa parte hartzailea da beraz. 2011n, gisa bereko inkesta bat egin zen Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaz. Testuingurua desberdina zen, baina zenbait galdera atxiki ditugu eta beste hainbat gehitu.

Justuki, zeren inguruan izanen dira inkestako galderak?

Pantxika Ibarboure: Inkesta lau partetan antolatua da. Lehena, azken 10 urteetako bilakaeraz aritzen da. Galderek ipar Euskal Herriko borroken bilakaera jorratzen dute, mugimendu abertzalearen bilakaera, bilakaera instituzionala…

Bigarren partean, abertzaletasunaren oinarriak zein izan behar diren galdekatzen du: nola definitu XXI. mendeko abertzaletasuna? Haren oinarriak zein izan behar dira? Haren praktikak nolakoak izan behar dira? Hirugarren partean, mugimenduaren helburu politiko partekatuak epe ertainean finkatzeko galderak atzemanen dira. Zein dira lehentasunezko erronkak? Egin beharreko urratsak? Zein helburu finkatu behar dugu bilakaera instituzionalean?…

Eta azkenik, laugarren partean, helburu organizatiboak dira tratatuko. Zein dira mugimendu abertzalearen ahulezia/zailtasun eta indar nagusiak? Abertzaleen inplikazioa borroka sektorial desberdinetan galdekatzen dugu ere. Gazteen engaiamendua eta inplikazioari buruz galderak sartuak dira, baita ekinbide logika ezberdinen inguruan ere (ekintza erradikalak, elkarlana sektore zabalekin, alternatiba konkretuen erainkuntza, lan instituzionala, hauteskundeetan parte hartzea etab).Erantzuleei buruz, hainbat informazio galdatzen dira ere bai. Hori, perfilen ezagupen fin baten ukaiteko, eta ondotik galderaz galdera belaunaldien edota lurraldeen araberako tendentziak ikusteko. Aldi berean, mugimendu abertzalearen argazki bat emanen digu (adin, lurralde jatorria, sentsibilitate politikoa, engaiamendu mota eta eremuak, engaiamendu militantearekiko ikuspegia etab).

Galdetegi hori anonimoa izanen da?

Anita Lopepe: Bai. Inkesta jasotzeko izena eman behar da, baina ordutik goiti, inkestari emanen zaizkion erantzunak arrunt molde anonimoan kudeatuko dira. Aztiker Ikergunea gizarte-ikerketak egiten dituen kooperatibarekin lan egiten dugu. Berme teknikoa eskainiko du. Inkestari erantzuteko plataforma Aztikerrek berak diseinatua du eta datuak haren zerbitzarietan gordetzen dira. Bestalde, hortik aterako diren emaitzak fidagarriak eta errealitatearen adierazgarriak izan daitezen, laginaren egokitasuna ebaluatuko dute, inkestari eman erantzunak jaso arau.

Nola segurtatuko duzue erantzun kopuru handia?

Anita Lopepe: Erantzun kopuru ahalik eta handiena bilatzen dugu, zenbat eta erantzun gehiago ukan, orduan eta osatuagoa izanen baita diagnostikoa. Honek suposatzen du lan handia egin beharko dela, komunikazio aldetik, baita eskualdez eskualde ere, egituraz egitura, jendeari xede honen berri helarazteko, eta inkestari erantzuterat motibatzeko. Horretara goaz, eta xantier horretan laguntza ekartzeko prest den orori atea irekia zaio.

Galdeketak zailtasun berezirik ba ote du? Denentzat eskugarri dea?

Pantxika Ibarboure: Inkesta “QCM” moduan egina da. Horrekin pentsatzen dugu denei irekia dela eta ez duela zailtasun berezirik edo gaitasun berezirik galdetzen. Baldintza bakarra da gure lurraldeari buruz eta mugimenduari buruz bere ikuspegi abertzalea partekatzeko gogoa izatea. Aldiz, denbora minimo bat eskatzen du. Gure estimazioaren arabera 45 minutu inguru behar dira inkestari erantzuteko. Aldi berean, kolpe batez betetzea ez da derrigorrezkoa, nahi den denbora hartzen ahal da, inkesta geldituz eta berriz hartuz. Hala ere, behin hasi eta ariketa epe mugatu batean segitzea aholkatzen dugu. Dena den, edozein zailtasun teknikorentzat, laguntza eskatzeko manera atzematen da inkestan berean.

Zer eginen da emaitzekin, zein dira ondoko etapak?

Anita Lopepe: Inkesta betetzeko epea bukatuta, datu estatistikoen gainean oinarritua den diagnostiko kantitatibo bat badukegu. Balio handiko oinarria izanen zaigu mugimendu abertzalearen bide orri partekatu baten baitan adostu nahi ditugun norabideak gogoetatzeko momentuan.

Datuen bilketa bukatuta, emaitzak partekatuko ditugu. Denek elkarrekin aztertu eta atera daitezkeen ondorioak konpartitzea ere interesgarria izanen da. Prozesuak parte hartzailea izan nahi du bururaino.

Zein da inkestari erantzuteko epea?

Pantxika Ibarboure: Ez dugu epe zehatzik finkatu, ahal bezainbat erantzule lortzea baita erronka nagusia. Halako desmartxa bat eramatea ez baita arrunta, ez eta noiznahi errepikatzen ahal ere. Emaitzak ahal bezain esanguratsuak edo adierazgarriak nahi baditugu, etapa hori lortu behar dugu, ondotik eramanen den lan kalitatiboari baldintza hoberenak eskaintzeko eta bermatzeko.

Hala ere, denak animatu nahi zaituztegu epe laburrean erantzuterat. Erran zaharrak dion bezala « Gero dionak bego dio ». Dena den, gure xedea litzateke udazkenean emaitzen plazaratzea. Beraz lot gaiten, bete eta zuen ingurukoei pasarazi! Inkesta errezebitzeko lotura: www.labur.eus/bagiraemaila

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).