Autodeterminazio prozesua, eskubidea bera bezain garrantzitsua

Amaia Muñoa, ELAko Idazkari Nagusiaren albokoa
Amaia Muñoa, ELAko Idazkari Nagusiaren albokoa, azaroaren 1ean, MRA Fundazioaren Baionako egoitzan iraganen den “Burujabetza Estatu guzietan” abisu kartelan.

Zer da, edo nola formulatzen du ELAk, autodeterminazio prozesu bat?

Ziurrenik gai honi ikuspuntu askotatik heltzeko aukera dago. Baina euskal sindikatu garen aldetik guretzat prozesua eskubidea bera bezain garrantzitsua da, edo agian garrantzi handiagoa du. Egia da autodeterminazioa eskubide bat dela, baina eskubide hori ez dute aitortzen ez Espainiako, ez Frantziako antolamendu konstituzionalek. Are gehiago, estatu hauentzat ez da aukera politiko bat. Eta hau hala bada, funtsezkoa “prozesua” da, hots, eskubide hori izatez irabazteko jarraitu beharreko bidea.

Zein da bide hori?

Nire ustez, bide horrek hiru oinarri ditu: kontzientzia hartzea, mobilizazioaren dimentsioa eta eskubide hori zinez gauzatzeko aukera. Kontzientzia hartzeari buruz, Hego Euskal Herriak frankismotik hona autogobernu ibilbide bat egin du. Autogobernuak trantsizio politiko garaian abertzaleen arteko desadostasuna ekarri zuen: Batzuk Estatutuak eta Konstituzioak mugatutako markoa onartu egin zuten, eta besteek, aldiz, arbuiatu.
Alabaina, orain ikusten dugunez, autogobernuak hamarkadetako blokeo eta murrizteak jasan ditu. Batetik, Estatutuan eta Foruaren Hobekuntzan aurreikusitako eskumen guztiak ez dira jaso; bestetik, estatua berzentralizatzeko inboluzioan tematuta dabil, gure esku zeuden botereak ere kenduaz. Zer gertatzen zaigu egun? Orain arte gure gain zeuden gai konkretuei buruz ere ezin dugula erabaki, esaterako, hezkuntza eredua, aurrekontuak edota langileen prestakuntza eredua; hiru adibide besterik ez dira. Beraz, hortik uste sendo bat sortu eta hedatzen da: gai horiei buruz erabakirik hartu ezin badugu; eragiten digunaren jabe ez bagara, inboluzio horren ondorioz gure herriarenak egin du. Horregatik uste dut orain dela bi hamarkadatik hona erabakitzeko eskubidearen kontzientziak euskal jendartean gero eta aldeko gehiago duela, ibiltzeko bide luzea geratzen den arren.

Mobilizazioaren eta aukeren kontua ere aipatu duzu. Zertaz ari zara?

Gogoratu dut diktadura ondoko trantsizioan abertzaleen artean zer zatiketa gertatu zen. Hegoaldeko bi familia politikoek banatuta egin dute bidea azken berrogei urtean, gure herriari dagozkion gai partzialetan eta oinarrizko kontuetan ere bateratu gabe. Aldentze hori oraindik bizirik dago egun: ez dago oinarrizko akordio bat auzi nazionalari buruz, eta lehentasuna nazionalismoaren baitan hegemonia lortzeko lehia da.
Zer esan nahi dut horrekin? Ez dela mobilizazio bateraturik artikulatu gure eskubide nazionalen alde. Areagotu egin dira polarizazioa, espazioak bereganatzeko norgehiagoka eta unibertso abertzalea diziplinatzeko asmoa, eta ez dago beharrezko litzatekeen akordiorik aurrera egiteko, jendea mobilizatzeko, minimo batzuri buruz ados jartzeko.
Hain zuzen, Gure Esku Dago ekimenaren dinamikak oxigenoa eman digu. Hastapenetan badago ere, debate politikoaren erdian printzipio demokratiko bat kokatzen lagundu du, erabakitzeko eskubidea, eta gu honekin bat gatoz. Hau azkartzen bada eta inteligentzia politikoz aurrera eramaten bada litekeena da zerbait berria sortzeko abiapuntua izatea. Hala nahi dugu, bederen.

Zer diozu aukerez?

Bada, duela zenbait urte espero ez zitekeen bezalako egoera batean gaude. Barnean, alde batetik, gure autogobernua oso ahula delako kontzientzia handiagoa da; horrekin batera, ETAk borroka armatua bertan behera uzteko hartu duen erabaki historikoa. Espainiar estatuan, berriz, trantsizio politikoa frankismoarekin hautsi gabe egituratzeko baliatu ziren oinarriak gainbehera datoz: bipartidismoa krisi gogorrean sartuta dago; ustelkeria sistema instituzional guztian hedatuta dago, alderdi, sindikatu, armada dela ere… Krisi garaian hartutako shock politikak Espainiako herri guztiak zeharo pobretzen ari dira.
Nazioarteko mailan, aldiz, Katalunia eta Eskozia hor ditugu
Oso era sinplean azaltzearren, Katalunian bi gauza nabarmenduko nituzke: batetik, jendarte mobilizatuak alderdi batzuk inork espero ez zituen punturaino eraman ditu; bestetik, erabakitzeko eskubidea sozializatzeko urte luzetako lanari esker gaur nazionalista ez diren ehunda milaka pertsonak independentziaren alde egin dute.
Eskozian, askapen nazionaleko prozesua -oraingoz gelditu dena-, debatean eta erabakitzerakoan guztien gainetik eredu soziala gailendu da: babes soziala, osasun-sistema, pentsioak, irakaskuntza, etab. Ikuspuntu sindikaletik hau oso interesgarria da, gure posizioa indartzen baitu: klase xeheentzako eredu sozial justu eta erakargarriaren defentsa prozesu subiranista baterako indargune bat da. Gazte ingeles batek unibertsitate publikoan ikasturtea 10.000 euro ordaindu behar du; eskoziarrarentzat, aldiz, dohainik da. Jendea laboristengandik urrundu egin da, toryen politika neoliberal bera egiten baitute; horrek SNPri urte gutxitan aukera eman dio jendartean zuen babesa handitzeko. Gu ziur gaude identitate nazionala ez dagoela soilik hizkuntzarekin edo kulturarekin lotuta; identitate horretan ere jaso behar dira solidaritate eta justizia sozialeko balioak.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazioa bultzatzeko gai bagara; polarizatzea auzi sozialerako eta hauteskundeetarako uzten badugu; herritarrei egungo autogobernuaren ahulezia eta arazoak helaraztea lortzen badugu, eta prozesu subiranista justizia sozialeko eta aberastasunaren banaketari buruzko osagaiekin lotzen badugu, mugimendu azkar eta handi bat antolatu ahal izango dugu.

Gogoeta honen sakontzeko, hitzordu bat, Larunbatean, azaroaren 1ean, arratsaldeko 15:00etarik goiti. Ikus xehetasunak jarraian:

afixtaMRAeu

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).