Aintzindariak

Dut taldea (Argazkia: Gari Garaialde)
Dut taldea (Argazkia: Gari Garaialde)

Gure ahozko tradizioan ere badago funtsik, XXI. mendeko krisia ulertzeko eta honen aurrean gure proposamenak eraikitzeko. Xabier Lete aipatu ginuen aurreko batean, aldi honetan 1990 hamarkadako Dut taldeari emanen diogu behar duien tornuia.

Klima eta justizia sozialaren aldeko mugimenduek, teorialari eta saio egile ezberdinetatik elikatzen dituzte haien pentsamendua eta praktika. Gehien-gehienetan, munduko hizkuntza hegemoniko batean idazten duten autoreak dira: ingelesa (Anna Tsing, Donna Haraway, Karl Polanyi, Murray Bookchin…), frantsesa (Simone Weil, Bernard Charbonneau, Jean-Pierre Dupuy, Isabelle Stengers…), espainiera (Ivan Illich, Yayo Herrero, Marcos azpikomandantea…). Euskal Herrian haien pentsamenduaz irakurri nahi dutenek, erdera batean egiten dute, hots espainieraz edo frantsesez.

Honek eragiten digu nolabaiteko arroztasun sentsazio bat, maila globaleko analisiak idaztea inperio kolonial ohien hizkuntzetan baizik ezin balitz bezala, eta gurea bezalako hizkuntza gutitu batek, gure herriko arazoetaz bakarrik aritzeko balio balu bezala, edo bertzela kanpoko testuak itzuliz, eta gutitan gureak sortuz (bide batez zorionak Joxe Azurmendi, testu hau idazten dudalarik 80 urte betetzen dituela).

Euskara eta Euskal Herriaren historia dela eta, gure hizkuntza ez da nazioarteko komunikazio tresna bihurtu (Mi’kmaq edo Islandiarrekin izan ezik, baina saiakera haiek, balearen ustiapena bezala, ez ziren iraunkorrak izan), eta bertze antzeko asko bezala, ahozko ondare gehiago du, idatzizkoa baino.

Baina kultura hegemonikoetan ez bezala, ondare hori ez dezagun bigarren mailatzat jo.

Antton Lukuk zionez, kantuan, doinua hitza baino lehenago heldu da, boza, hizkuntza bera, musikaren parte dira; hortaz, kanpoko batek kantuaren mami haundiena hartzen du ardura, euskara dakienak bertze geometria batean hautematen badu ere. Hau bera sumatu nuen nerabezaroan, euskara ikasten ari nintzela, Hondarribiko klasekide baten eskutik Dut taldea deskubritu nuenean. Sekulako mamia zuten, bai musikaren egitura, bai sorturiko giro lanbrotsu hain berezia, eta hitz den-denak lehen irakurketan ulertu ez banitu ere, nere intuizio batzuk hitzetan hain zehatz ezarririk ikusi nituenean, poz pixkat gehiago izan nuen.

Laburbilduma trinko eta borobilak

Isabelle Stengers edo Bruno Latourek zehatz eta argi azaltzen dute naturarekin dugun harreman korapilatsuaz ohartzearen beharra, natura ez baita gugandik kanpoko apaindura bat, objektu abstraktu bat, baizik eta elikatzen gaituen oinarria. Dut taldeko bigarren diskoan, 1996an, hausnarketa hau entzun nuen:  Bere egiaren absolutismoan, naturaren zaintzaile bakarra izendatzen da bera naturaren parte izango ez balitz bezala. Zaborra sortzen duen animali bakarra, animali arrazionala, baina esaidazu egunean zehar zenbat denboraz? Hobe genuke ba onartzen hastea naturaren baitan gaudela, erosotasuna eta indiferentziak lortu baitute gu denak lokartzea.
Bizi! mugimenduaren oinarrian dago Hervé Kempf·en “Aberatsek planeta nola suntsitzen duten” liburua. Disko bereko Ilha das Flores kantuan, oraindik idatzi ez zen liburu horren laburbilduma borobila egiten zuten Bidasoarrek: Aberatsen zaborra, behartsuen pribilegioa, lehengaiak lapurtu zabortegiak elikatzeko. Kontsumoaren kate eroa, nigan hasten dena, bere ondorioak azalarazten keinu gordin batez.
Lapurdiko kostan ikusi ditudan hiri-garapen jasanezinak (landa eremuko bazter eta bizimoduen desagerketa, lotizamenduen barreiatze neurrigabea) sortzen zidan sentimendua ezin hobe hitzetan adierazi zuten Hondarribi Hills kantuan: Jauntxoak dantzan Lurraz beste eginaz, luxuzko hilerri txukunak eraikitzen airearen jabego pribatuaren herrietan. Nola sal-erosi daiteke Lurra, nork egin gaitu jabe?
François Partant pentsalariak hainbat liburu egin zituen garapenaren ideologia eta bere kontraesanei buruz. Bere mezua modu ezin trinkoagoan entzun nien ondoko diskoan: Garapena ezin ase, beti jan eta beti gose. Denborari irabazten dioguna, denborak irabaziko digu.
Hiriko garraio ereduaren zaharkitutasuna Gure ke beltzak kantuan erabilitako irudiek argi azaltzen dute. Eta ondoko kantuan, eredu hori elikatzen duen  petrolioaren ibilbidea, beren herria uzteko behartuak diren errefuxiatuen ibilbidearekin alderatu, inoiz baino gaurkotuagoak diren hitzetan: Petrolioa ere etorkina da, baina hauxe ez da pateran iritsi. Giza-baloreen burtsan kotizatzen ez dutenak zer? Gasolindegi argitan, irribarreak iragarkitan. Hilotzak hotzak hondartzan, ahanzturaren ilargitan. Itsas-artean heriotz zuloa.
Jean-Pierre Dupuy filosofoak zehatz deskribitu zituen produktibitatearen eragin negatiboak, bere hasierako helburuak bete baino trabatzen dituztenak. Dut taldeak, berriz, laburbildu: Elikatzen gaituen janari berberak pozointzen gaitu, bilatzen ditugun irtenbide berberak galarazi ahal gaitu, ikusiarazten gaituen argi berberak itsutu ahal gaitu. Ez badiogu neurria hartzen aurrean dugunari, neurria honek hartuko digu eta ibiliko gara atzetik, galdurik.

Giroa eta esanahia

Dut taldeak sorturiko soinu apartak nere baitan pizten zizkidan bazter miresgarriak, nere baitan daude oraino, sortu zirenean bezain bizi. Eta bazter eta giro horietan, hitzek lortzen duten oihartzuna eta sakonera ezin dira lortu, edo nekez, saiakera baten bidez. Animali arrazionalak gara, baina ez hori bakarrik, eta ulermen batzuk ongi barneratzeko, doinuek, soinuek, erritmoek eta giroek gorpuzten laguntzen dute.

Autore horiek irakurri nituenean, ohartu nintzen beraz beren mezuaren muina jadanik entzun nuela, bertze tankera batean, trinkoturik, gurean ere ulermen horiek aditzera emateko gai direnak baitaude. Krisi globalaz dudan ulermena piztu zidaten, 1996an, Dut taldeko aintzindariek.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).