Adi, prest, Jeiki Gazte!

 Nola aurkezten duzue gaur egun abertzale izaitea ideia eta hitz hori bera ezagutzen ez duten zuen inguruko gazteei?

Hasteko ; azpimarratu nahi dugu «abertzale» hitzaren definizioa biziki zabala izan daitekeela eta beraz lerro soil hauetan zaila dela aipaturiko kontzeptuaren definizio oso bat emaitea. Horrez-gain, «abertzalea» zer den ulertu ahal izateko, «aberria» hitza zer den ulertu behar dela pentsatzen dugu.

«Aberria»-ren kontzeptuari dagokionean, azpimarratu dezakegu «nazioa» eta «aberria» kontzeptuak ber mailan ezartzen ditugula, batzuentzako «nazioa» kontzeptua ulergarriagoa delakoan. Gure ustetan, argi eta ozen diogu Euskal Herria «aberri» bat edo «nazio» bat dela eta are gehiago Euskal Herria Euskaldunon aberria edo nazioa dela.

Zergatik diogu nazioa edo aberria dela? Ezaugarri kokretu batzuk dituelako :

  • Hasteko Euskal Herriak bere historia propioa du, adibide garbiena dugularik Iruñea eta Nafarroako erreinuaren garaia.
  • Euskal Herriak kultura propioa du: Euskal dantzak, bertsolaritza, arkitektura, musika, herri-kirolak, gastronomia, literatura eta abar luze bat…
  • Gure aberriak hizkuntza propio bat du, hots, momentu huntan bertan erabiltzen dugun hizkuntza, gizaki izatetik Euskaldun egiten gaituen komunikatzeko tresna : Euskara.
  • Euskal Herriak bere lurralde definitua eta zehatza du ere, zatitu ezin diren Zazpi probintziez konposaturik.
  • Euskal Herria komunitate politiko bat da, hau da, Euskal gizarteak edo komunitateak bere geroa elkarrekin hautatu eta eraikitzeko nahia agertzen du.

Beraz, aipaturiko ezaugarri nagusi hauek definitzen dute Euskal Herria nazio gisa edota aberri gisa.

Orain berriz ere «abertzale» hitzari interesatuz, kontzeptuak hain argiki erraten digun bezala, abertzalea aberriaren zalea izango litzateke. Euskal Herria eta berau definitzen duten ezaugarrien zalea hain zuzen ere.

Zehaztearren, gure ustetan, abertzaletasuna edo abertzale izaitea, barne-sentimentu bat da. Barne-sentimentu horrek Euskal Herriarekiko atxikimendua eta afekzioa isladatzen ditu. Sentimentu hori norberak sentitu dezake forma ezberdinetan baina Euskal Herriarekiko atxikimenduan oinarritua izango da beti.

Batzuentzako sentimentua gehienbat Euskararengan duten maitasunean oinarrituko da, aldiz beste batzuk gastronomian edota historian oinarrituko dute beraien sentimendua. Baina azkenean sentipen ororen oinarri Euskal Herria eta bera osatzen duten ezaugarrieri atxikia izanen da. Sentimendu hori sentitzen duen oro da abertzalea eta ez gira gutti.

Ondorioz, «abertzalea» izango litzateke Euskal Herriarekiko atxikimendua eta afekzioa sentitzen duen pertsona oro, aipaturiko sentimentua asumitzen duelarik.

Gazte Erakunde berriaren eratzeko Lehen Biltzar Nagusia
Gazte Erakunde berriaren eratzeko Lehen Biltzar Nagusia

Zein dira aintzinean emaiten dituzuen jendarte edo ekonomia eredu ezkertiarraren ezaugarriak ?

Hastapenetik erraten dugun bezala, gure dinamika ezkertiarra da. Ezkertiarra diogun heinean, balore zehatz batzuk aldarrikatzen ditugu, justizia soziala, elkartasuna, eta demokrazia parte hartzailea bezala.

Gure ustetan, gaur egungo sistema ekonomikoa eta finantzarioa aldrebesturik dira. Izan ere, sistema berak oinarri desegokiak dituela pentsatzen dugu. Ezin dezakegu injustizia soziala babesten eta bultzatzen duen gaur egun martxan dagoen bezalako sitema bat babestu edota bultzatu. Europan eta oro har mundu mailan inplantatua izan den sistemarekin desadostasun garbi erakusten dugu.

Gaur egun, Euskal Herriak, biztanle guztien arteko berdintasuna lortu eta mantenduko duen sistema bat beharrezkoa du. Gure sistema jendartea konposatzen duten pertsonen arteko berdintasunaren mesedetara izan behar da eta ez gutti batzuen aberastasuna handitzeko. Gure nahietan da elkartasunean oinarritutako gizarte justu bat teorizatzea, gauzagarri bilakatzea eta ondoren praktikoki egitea.

Gazte Dinamika Berriak eta ondoren sortuko den gazte antolakuntzak, bere lehentasunetan izango du justizia sozialean eta norbanakoen berdintasunean oinarritua izango den gizarte eredu berri bat sustengatzea eta baita aipaturiko gizartearen zerbitzuan izango den sistema bat aldarrikatzea ere.

Bigarre Biltzar Nagusiko irudi bat
Bigarren Biltzar Nagusiko irudi bat

Mobilizazioaren krisia den garaia honetan “Jeiki Gazte” kanpainaren antolakuntzan 120 gazte pasa aktibatu dira? Zein izan dira arrakasta hori lortzeko azpimarratzen ahal zenituzketen egiteko molde ezberdin/berriak ?

Egia da 120 gazte bildu izana arrakasta bat dela eta kontent agertzen gira kopuru horrekin. Gainera, azpimarratu nahi dugu 120 gazte horiek joan den Otsailetik burutzen ari giren eztabaida fase ezberdinetan parte hartu dutela.

Hasteko, Ipar Euskal Herrian, gazte ezkertiar eta abertzaleak batzen eta ordezkatzen dituen espazio edo antolakuntzarik ez zen. Beraz jadanik gabezia horrek naturalki leku bat utzi digu eta naturalki gazte multzo bat batu da Gazte Dinamika Berriaren baitan.

Horrez-gain, gazte girenez, hastapenetik pribilegiatu dugu gazte izaera eta gazte ikuspegia. Hau da, aurrean izan ditugun eginbehar eta erronka bakoitzari gazte erantzun edo molde bat eman diogu. Modu horretan, gazteak Gazte Dinamika Berriarengandik hunkiak sentitu dira eta horrek errextu du hainbeste gazte batu izana.

Erakunde berri honen sortzeak zer posibilitate berri eskainiko ditu gazteriari eta oro har EHko jendarteari?

Gazteok egunerokotasunean arazo ugari ditugu. Adibideak ematearren, alde batetik ditugu ekonomia edo eros-ahalmenari lotutako arazo guztiak eta beste alde batetik ere gure Euskal nortasunari lotutako arazoak, Euskararen ezagupen falta bezala. Ezin dezakegu ahantzi ere ikasketeri lotutako erronkak eta baita etxebizitzaren arloan gazteok ditugun zailtasun edo ezintasun guztiak.

Gazte antolakuntza berriak arazo guzti horiek ulertu eta aztertu beharko ditu. Behin arazoak aztertuak direla, gazte erakundearen eginbeharra izango da arazoeri modu kolektibo batean erantzutea. Antolakuntzaren bitartez gazteok gure egunerokotasuneko arazoei aurre egingo diegu elkarrekin eta beraz eraginkortasunez.
Ondorioz gazte antolakuntza berria gazteontzako tresna bat izanen da, gure arazoei eraginkorki eta kolektiboki aurre egiteko. Gazteori eta Euskal Herriko jendarteari aportazio teorikoak eta praktikoak egingo dizkion gazte antolakuntza bat izanen da.

Azaroaren 2ko egunaren programa oparoa dugu. Azpimarratzen ahal dizkiguzue zonbait atalen berezitasunak?

Baionako kaleetan garatuko den egun osoko egitarau mardula antolatua dugu. Egia erran eguna osatuko duten atal guztiak interesgarriak eta erakargarriak dira.

Halere bi atal zehazkiago aipatzearren, goizean nazioarteko eragileekin krisi ekonomikoa eta oro har sistema ekonomikoari buruzko hitzaldi/eztabaida bat burutuko dugu. Nazioarteko eragileak, beste herrialdeetako gazte antolakuntzak izanen dira. Konkretuki Nazioarteko gazte erakundeak honako hauek izanen dira: Kortsika, Katalunia, Okzitania, Frantzia, Kurdistan eta Italia. Nazioarteko eragileek eztabaidan modu zuzenean parte hartuko dute baina publikoak ere hitza hartzen ahalko du.

Bestalde «Jeiki Gazte!» eguneko hitzordu nagusia, gure gazte antolakuntza ezkertiar eta abertzalearen sorrera ekitaldia izanen da. Arratseko 7ak inguru, Baionako Mousserolles-eko harresien azpian instalatua izanen dugun karpa baten azpian, gure gazte antolakuntza berria estreinatuko dugu, ekitaldi eder baten bitartez! Ekitaldiaren bitartez gizarteratuko ditugu gure lan ildo nagusiak, oinarri ideologikoak eta baita gure izena edo logoa.

Azken hitz edo oharrik irakurlea animatzeko Baionarat hurbiltzen eta geroan Gazte Erakundearen berrien /ekintzen jarraitzerat!

Gazte Dinamika Berrian parte hartzen dugun gazteok, iniziatiba hartu eta apustu handi bat egiten dugu epe motz, ertain eta luze bateri begira ezarriz. Gure antolakuntzak, Ipar Euskal Herriko ezkertiar eta abertzale tendentzia guztiak batuko dituela aurreikusten dugu, urteetako zatiketa historikoak behin bateko ahantzi asmoz. Horrez-gain, eta hortan datza gakoa, gaur egun egiten dugun parioak luzerako balio izango duela espero dugu, epe ertain-luze batean, ezkertiar eta abertzale eremu guztia batua izan dadin eta ondoren eremu horrek estrategia edo ildo bakar baten baitan lan egin dezan. Gaur egun egiten dugun gazte ezkertiar eta abertzaleen batasuna, biharko familia ezkertiar eta abertzalearen oinarria izatea desiratzen dugu.
Gure apustua ulertua eta babestua izan dadin, deitzen dugu ezkertiar eta abertzale oro gure egunean eta gehienbat ekitaldian parte hartzera.

JeikiGazteEguna!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).