Aberri Eguna: Uztaritzetik Garazira

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak 2025eko Aberri Eguna Donibane Garazin
ospatzerat deitzen du.

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak bateraturik ospatuko du 2025eko Aberri Eguna apirilaren 20an Donibane Garazin “Elgarrekin · Herria · Burujabetza” lelopean.

Duela urte bat, Uztaritzen, Ipar Euskal Herriko ehunka eta ehunka abertzalek inoiz ikusi gabeko Mugimendu Abertzalearen birfundatzeko prozesuaren emaitza aurkeztu zuten. Herri Bidea deituriko dokumentuak mugimenduaren sorreratik gaur arte izan duen ibilbidea oroitarazi, gaur egungo testuingurua aztertu, oinarriak finkatu, heldu diren urteetako helburuak marraztu, horien lortzeko estrategiak eta praktikak zehaztu, eta Mugimendu gisa aritzeko moldeak kokatu zituen.

Uztaritzetik Donibane Garazira

Mugimendu Abertzaleak, garapen fase ezberdinak ezagutu ditu, bakoitzak bere ezaugarri propioekin. Bagira prozesuak ondoko hamar urteen fasea prestatzen lagundu du. Baina sekuentziak, urte bakar batez, sekulako bizkortzea ezagutu du.

Herri Bidean egiten zen irakurketa globala larritzen ari da: “Mundu mailako ordena aldatzen ari da. Tentsioak gora doaz. Potentzien arteko gerlak fronte ekonomiko zein militarrean gauzatzen ari dira. Gero eta autoritarioagoak diren estatuen buruan figura politiko populistak sortzen diren bitartean, gose inperialistak berriz azaleratzen dira”.

Azken urteetan gero eta sakonagoak ziren krisi klimatiko, ekonomiko, sozial, politiko eta instituzionalak, bidegurutze politiko orokor batetara eraman gaituzte. Momentu erabakigarri huntan, eskuin muturra nagusitzen ari da planetan gaindi, ezkerreko indarrak katatonian murgiltzen direlarik.

Euskal Herrian, bidegurutze horrek sekulako aukera sortzen du. Herritar gero eta gehiagok ikusten dute Bruselatik, Madriletik edota Parisetik ez zaigula ezer onik eroriko, eta “Egun Zoriontsuen” programa gure esku eta Euskal Herritik sortzeko ahaleginetan aritu behar dela.

“Eskuin muturrak bilatzen duen zatiketa logika gainditu beharko da, ‘Gizarte eginez’, herritarren arteko batasuna sustatuz, eta Herri gisa – Euskal Herri gisa – arituz, ditugun desafioei elkarrekin aurre egiteko.”

Historia azeleratzen ari da eta aldaketa horiek gurean eragin zuzena dute onerako eta txarrerako. Herri Bidean erran bezala, Mugimendu Abertzalearen bidea”Prozesu iraunkor eta etengabekoa da, ofentsibak antolatzea eta aukera taktikoak zein azeleratze historikoak baliatzera behartzen duena, […]”. Asanbladaren disoluzioa horietako momentu bat izan zen. Europarretan eskuin muturrak sekulako gorakada ezagutu eta gero, ezkerreko abertzaleak dantzan sartu dira eta historiako lehen diputatua lortzeaz gain, Ipar Euskal Herria ezkerrean kokatzea lortu dute. Aurten, Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomia Erkidegoan bezala, eskuin-zentroen betiko hegemonia zalantzan ezarri da ezkerreko abertzaleen indartzearen ondorioz.

Elgarrekin

Euskal Herri osoan gaindi, ezkerreko abertzaleak dinamika politikoan dira, dinamika sozialetan direlako. Mugimendu abertzaleak, momentu erabakigarriak baliatzen badaki, baita bere eraldaketa sozialerako programa bultzatzen ere, egunez egun, esparru guzietan: aldaketa instituzionalean, euskaran, etxebizitzan, kliman, borroka sozialetan, laborantza herrikoian… Bidean da Ipar Euskal Herrian Mugimendu gisa gehiago aritzeko ariketa eta ildo hortatik, berriz ere Aberri Eguna elgarrekin antolatuko da.

Herria

Hölderlin poetak zioen bezala, “Arriskua hazten den tokian, salbatzen duena ere hazten da”. Mugimendu Abertzaleak, eskuin muturraren mehatxua hor du, eta horren aitzinean, mugimendu gisa aritzeaz gain, Herri gisa aritzeko behar eta potentzial handia du ere. Europar hauteskundeek erakutsi zuten herritarren zati handi batek frantses eskema atzerakoietan segitzen duela. Geroztik, eskuin muturra bere hazia hemen landatzen saiatzen da. Bilatzen duen zatiketa logika gainditu beharko da, “Gizarte eginez”, herritarren arteko batasuna sustatuz, eta Herri gisa – Euskal Herri gisa – arituz, ditugun desafioei elkarrekin aurre egiteko (hizkuntzan, osasunean, energian, elikaduran, ikasketetan, ekonomiaren bertokiratzean…).

Burujabetza

Eskuin muturra boterera heltzeko arriskua gero eta errealagoa bilakatzen delarik, burujabetza beharra gero eta gorriagoa da maila eta lurralde guzietan. Euskal Herriko biztanle guziak babesteko instituzio publiko eta herritar alternatiba azkarragoak behar dira. Salto berri bat egiteko tenorea iritsi da Euskal Herriko eremu administratibo guzietan.

Herri eta elkargoko hauteskundeen hitzordua herri dinamiken eta mugimendu sozialen agendetan markatua da jadanik. Urte batez irekitzen da Ipar Euskal Herri mailan, aldaketa instituzionalaren aldeko eta Mugimendu Abertzalearen helburuak kausitzeko gehiengo sozial eta politiko bat osatzeko leihoa. Aukera ezin da galdu.

Horregatik, apirilaren 20an, Donibane Garaziko Aberri Egunean ozen zabalduko dugu iragana eta oraina baino haratago, Euskal Herria dela gure etorkizuna. Elgarrekin, herria, burujabetza!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude