Abenduaren 19ko suspentsioa

Bakegileak

Abenduaren 19an aurreikusitako desobedentzia zibileko ekimena suspenditua da

Urriaren 17an, Aieteko Nazioarteko Konferentziaren urteurrenean, orain duela bi urte geldirik den prozesu bat desblokeatzeko eraiki behar diren ekimen berriak elkarrekin zehazteko, 60 pertsona, horien artean erakundeetako ordezkariak eta hautetsiak, Bake Bidea / Bakegileek antolatutako ez ohiko batzarrean bildu ginen.

Ez ohiko batzarrean, irailaren 19ko mobilizazio egunarekin eta Baionako suprefeturan eraikitako murruarekin hasi den mobilizazio-ziklo determinatu eta iraunkorra indartzea erabaki zen. Helburuak ziren, Euskal Presoen gaiak bizi duen blokeoa haustea eta presoek pairatzen dituzten salbuespen tratuekin bukatzea. Bakegileek, desobedientzia zibileko ekimen bat aktatu eta deitu genuen abenduaren 19rako, Luhusoko operazioaren 4. urteurrena zela eta. Ekimen horrek masiboa eta determinatua izan behar zuen, tokiko eta Frantziako iritzi publikoari interpelazioa egiteko, eta  kostu politiko garrantzitsua izan zezan blokeo horren aldekoen artean.

Ordutik, Xistor Haranbururen baldintzapeko askatasunak eta haren aldeko motibazioek egoera alda dezakete. Bakegileek agurtzen dugu erabaki garrantzitsua, bide juridikotik Frantzian kartzelatutako euskal presoen egoererari aukera berriak eskaintzen baitizkio. Sinetsi nahi dugu erabaki judizial hau, Euskal Herrian 2011z geroztik abian den bake prozesuarekiko Frantziako justiziaren ikuspegiaren aldaketa dela.

Prozesua indartzen duten erabaki garrantzitsuak baloratu behar ditugu, eta epai honek 30 urtez preso diren Jakes Esnal eta Ion Paroten baldintzapeko askatasunei bidea ideki diezaien lan egin behar dugu. Bide batez, larriki eri diren Ibon Fernandez Iradi eta Juan Cruz Maiza Artolaren kasuei eta Frantzian preso diren Euskal presoen kondenen beste kudeaketa bati atea irekiko diela espero dezagun. Ikuspegi horretatik, Bakegileek abenduaren 19ko ekimena suspenditzea erabaki dugu. Blokeatutako egoera orokor bat konpontzen laguntzeko pentsatua zen, orain zentzua izango luke baldin eta irekitako arteka hori berriz hesten bada, Euskal Herriko bakea iraunkorki elikatzeko handitu beharrean.

Hala ere, mobilizazioak inoiz baino gehiago segitu behar du. Datozen asteetan eta hilabeteetan, egiaztatu beharko dugu Xistor Haranbururen baldintzapeko askatasuna ez dela araua berresten duen salbuespena, baizik eta gatazkatik behin betiko ateratzeko borondatearen adierazpena, biktima eta preso guztientzat.

Bakegileek eta Bake Bideak urtarrilaren 9n hitzordua emaiten dugu, urtearen hastapen bakoitzean bezala, bake prozesuaren aldeko adierazpen modu berri baterako. Laster publiko eginen dugu egun horri buruzko informazio guztia.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).