Azken egunetan gidoilari talde batek Netflix edo holako plataforma kapitalista handietan begiratzen ahal diren telesail miresgarrietan garatzen diren ixtoriak idazten dituzte.
Pentsa, asmatu estado lehor handi batean, sute alimaleak pizten dira eta miliunka hektara erretzen dira. Ingurunea hainbeste lehorra bilakatzen den eta ura falta azkar batengatik, abereak hasten dira hiri batzuetatik hurbiltzen egarrituak baitira. Horien artean, gamelu batzu. Ez dira xinaurriak edo pinpirinak beraz gizakiak hasten dira beldurtzen. Asma ezazue gamelu baten hausiki bat… Beraz, estado horretan, erabakitzen dute armadaren sniper batzuk gameluak garbitu behar dituztela irriskurik ez hartzeko. Gidoi ona, bere kanapean ongi kokatua den nerabe talde bat beldurtzen ahal duena.
Asma beti, kautsuzko txalupa ttipi batean dira 43 pertsona; horien artean haurdun den emazte gazte bat. Uhainak aski azkarrak baitira itsasoan, gaizki bukatzen da txalupan. Emazte gazte horren barnetik ateratzen den ñiñia ez du izenik ukanen, sortu da txalupan ekaitzaren denboran eta maleruski hiltzen da ere tenpestarengatik. Hor ere, gidoi kilikagarria sentsazio azkarrak maite dituen bere kanapean ongi kokatua den gizonarentzat.
Asmatu beti, herri pobre batean bizitzen den mutiko gazte batek bere familiak erosi duen telebista zahar batean ikusi du beste kontinente batean aski ongi bizitzen dela beraz erabakitzen du bidaia egitea. Bere burasoak ados dira haur ttipienek gosez hiltzea irriskua ezagutzen baitute. Gazte horrek ideia on bat badu, hegazkin baten errotan gordetuko da aipatzen den paradisura joateko. Ez daki hegazkinen errota gordetzen duen espazioa ez dela berotua edo presurizatua, bere gorputza da lurreratuko aireportura.
Pentsa bukatzeko, auziperatua den kapitalista handi bat kutxa batean eskapatzen da Asiako estado batetik eta biharamunean, prentsaurreko bat eskaintzen du munduko prentsaren aintzinean, egiazko ikusgarri bat prestatu du gure gizona bere inozentzia frogatzeko. Hor ere gidoi bikaina!
Gidoiak edo errealitatea?
Anartean, urte berri on dener!