Lurraldetasunaz

LurraldetasunazBada gai bat aipatu nahi nukeena manera xumean: lurraldetasuna. Uste dut, herri baten eraikuntzan daramazkigun gogoetetan, ez dugula aski aipatzen gai hori eta egia erran, lurraldetasunak galdera ainitz sortzen ditu eta erantzun gutti ekartzen.

Elhuyar hiztegian begi bista bat botaz gero, «lurralde» hitzaren definizioan, hara zer dugun bukaeran: «Lurralde historiko: Euskal Herriko probintzia bakoitza izendatzeko erabili ohi den izena».

Hara beraz: Euskal Herriko probintzia bakoitza, lurralde historiko bat laike! Eta hala da. Bainan baieztatze hunek, beste bi arazo dakarzki:

– Nolaz zazpi probintzia hauek zaku berean ezarri dira, Euskal Herri baten osatzeko? Eta sustut, noiz?

Frantses Iraultza aintzineko historian, ez dugu erantzun konbentzigarririk aurkituko, bakotxak bere aldetik jokatu duelako!

Nafarroa ez zelarik bitan zatitua, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia loturik zeuden, bainan, besteak haien aldetik zenbiltzan. Gipuzkoa, Araba ta Bizkaia Gaztelarekin, Xiberua eta Lapurdi, Akitaniaren barne, Ingles eta Frantses erresumetan. Eta norbaitek erraiten badu, bai bainan Santxo Haundiarekin denak Nafarroa izan dira! Ados eta ez ados! Denak Nafarroako erregearen menpe izan dira, bainan hunek, titulu ezberdinak zituen herrialdeka: Nafarroako errege, Araba eta Gipuzkoako jaun,… Beraz, ez da Nafarroako erresuma haunditu, bere erregearen botere eremua baizik. Eta Lapurdi bezalako erresuma bat kontsideratzen badugu, hau Inglaterrako erregeen menpe egon da, Nafarroako erregeen menpe baino gehiago.
Horiek hola, «nola» eta «noiz» galderen erantzuna Aro Garaikidean aurkitu behar da, nazionalismoaren sorrerarekin. Hor delako erabaki, zazpiek bat eginen zutela. Euskararen erabilerak ere, zerikusia ukanen zuen hunekin. Nahi nuke jakin orain, beti aterabide demokratikoen bila baikaude, ea kontsulta haundirik egin zen, galdegiteko ea probintzia bakotxeko populazioak, Euskal Herriaren barne izan nahi zuenez.
Nazioen sorrera eta garapena, amankomuneko ezaugarrietan eta historian oinarritu baino gehiago, etorkizuna elgarrekin sortu nahi dutenen artean oinarritzen da. Eta hortara doa ene bigarren problematika.

– Autogobernatu daitekeen herri baten aldarrikapenean, nun ezartzen ditugu mugak? Ze zilegitasun dute eremu eta muga historikoek?

Badakigu muga historikoak beti mugitu direla (bestela oraindik Alemaniak okupatu eskualdean gintaizke batzuk, eta besteak Vichy gobernuaren menpe). Beraz, nola jar ditzakegu, mugiezinak eta betitik hor balire bezala, sekulan esistitu ez diren muga batzuk? Hemen erran nahi dut, Euskal Herriaren mugak. Herri nazio bat etorkizunean elgarrekin lan egiteko gogoan oinarritzen badugu, ze zilegitasun dugu, gurekin etorri nahi ez duten eskualde batzuk, «gure» Euskal Herrian integratzean?
Ausnarketa hunek lurraldetasunaren gaia nahi luke berriz argirat ekarri, egunerokotasunean, problematikak hor direlako. Zonbat aldiz ez zauku gertatu kasua, norbaitek erraiten daukularik: «Español familia batekin hitz egin dugu atzo!», eta guk: «– Ah eta nungoa zen?», «– Elizondo». Eta gure buruan, edo ozenki: «Ez dira española, euskaldunak dira!». Hemen, lurraldetasunaren bi kontzepzio daude jokoan : biek nortasuna lurraldeari lotzen dute, bainan batek nortasun eta lurraldetasun hori gobernu ofizial bati lotzen du, besteak nazio, kultura edo kontzepzio bati. Eta nor niz, baztango hori, euskalduna dela erraiteko! Berdin errotik española senditzen da! Eta nor da, ene parekoa, nortasuna lurralde errekonozitu bati lotzeko? Galdera zozoa dirudi hunek, ez? Alta, barneratu ditugun kontzepzio ainitz suposatzen ditu eta ondoko aldian aipatu nahi nituzke.

Anartean, ez dut Euskal Herriak garatu nahi duen burujabetzaren kontrako artikulurik idatzi nahi hemen, bainan, azpimarratu lurraldetasunaren ideia ez dugula aski aipatzen eta lantzen, ideia eta irudi finko batzuk, betitik egia absulutu balire bezala kontsideratzen ditugulako: Euskal Herriaren forma holakoa da, eskolan erran zigutelako!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 thoughts on “Lurraldetasunaz

  1. Artikulu interesgarria bainan huts handia bada: euskalduna izatea eta euskal herritarra izatea ez da gauza bera! Hizkuntzak gaitu euskaldun egiten ez bizi garen lurraldeak. Nahiz eta errotik espainola senditu Elizondoko pertsona horrek euskara hitz egiten badu osoki euskalduna da, Durangoko edo Mauleko edozein euskal hiztun bezala.
    Euskalduntasuna ez da lurraldeari lotua, hizkuntzari baizik.

    1. Egia da! “Euskal herritarra”, “euskalduna” hitzarekin izendatzearen akatsa egin dut, berdin usatua “basque” “euskaldun” hitzarekin itzultzeaz. Batzuek, gainerat, “euskal herritarra” izendatzeko “baskoa” hitza erabiltzen dute.
      Akatsa konpontzeko, erran nahi nuena zen Elizondoko hori, behar bada, ez dela Euskal Herri nazioaren barne senditzen eta ez duela horrelako lurraldetasunik errekonozitzen, Españako estatuarena baizik. Adibideko ideia, ez nuen hizkuntzer (euskara eta española) lotu nahi, bainan, lurraldetasuner.
      Milesker akatsa ikusirik!

Comments are closed.