Ipar Euskal Herriko 350 hautetsiek baino gehiagok, petizioa izenpetu dute galdeginez hezkunde ministeritzari Seaska, EEP eta Hezkunde Ministeritzaren arteko konbenioa errespetatu eta arraberritu dezan.
Herri Urrats egunean aurkeztu mozioak Jean René Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakaria eta Baionako auzapezaren sustengua eskuratu du baita ere 4 parlamentariena (Frédérique Espagnac, Max Brisson, Florence Lasserre, Vincent Bru), Jean Jacques Lasserre, Departamenduko lehendakariarena, Eskualdeko kontseiluaren euskaldun lehendari ordeenak (Mathieu Bergé, Alice Leiciagueçahar, Emilie Dutoya), Andde Sainte Marie, eskualdeko kontseilariarena. Euskal Herriko 50 auzapezenak (Baiona, Miarritze, Angelu, Donibane Lohitzune, Hendaia, Bokale, Basusarri, Bastida, Maule …), et 300 hautetsi baino gehiagok petizioa izenpetu dute.
Ez da gehiago Seaska eta Hezkunde Ministeritzaren arteko debatea 350 izenpedura hauek erakusten duten bezala. Hori da Estadoa eta Euskal Herriaren arteko arazoa. Estadoak ez du errespetatzen EEPrekin, 3 ministeritzek osatzen dutena (hezkuntza, kultura eta barne ministeritza), departamenduarekin, eskualdeko kontseiluarekin eta Euskal Hirigune Elkargoarekin izenpetu hitzarmena.
Hitzemana jokoan da, jakin behar da zer hizkuntza politika estadoak eraman nahi duen lurralde desberdinetan, jakinez murgiltze eredua tokiko hizkuntzen berreskuratze prozesuaren akuilatzaile nagusia dela lurralde horietan.
Mobilizazioei esker 5.5 postu erdietsi ditugu, bainan urrun gira oraino.
Herri Urrats egunean parlamentariek gai hori beren gain hartu dute bainan iduri luke Pariseko Grenelle karrikan ez dira errexki entzunak.
Gisa guziz ministeritzak denbora irabazi nahi du, bainan arazoa gibelatzea besterik ez da. Arazo hau uda aitzin ez bada konpondua, berriz mahainaren gainean izanen da sartzean.