GAUR-EGUN Euskadi beregain ba-lego borroka armatuari esker, zein abertzale horren aurka mintza laiteke, zeinek ETA erakundeaz gaitzerran lezake? “Hau ez da usategia” dio kantu ezagun batek. Zenbat dira bortizkeriarik gabe sortu diren Estatuak? Arras guti, be-reziki Europan. “La France s’est faite à coups d’épée” idatzi zuen de Gaullek. Espainia halaber, zein bortizki egin eta egiten den, bere gurutzada sainduei esker!
1980ko hamarkadan iduri zuen euskaldunen independentzia irabaz zaitekeela He-goaldean, Espainiako gobernua politikoki amore ematera bultzatuz kotxe-bonben arartez. Ez zen horrela gertatu ordea. Es-painiar Estatua berriz indartu zen, gerla zikinean osoki sartu profesionaltasun handiz. Frantziak gero eta gehiago laguntzen du. Europak ere bai. ETAk aldiz 1989tik kanpoko aliatuak galdu ditu, Europa ekialdean, Amerika latinoan, Mediterraneoko ekialde hurbil eta ertainean. Militarki ahuldu da gudari trebeenak galduz eta haien ordez esperientzia gabeko gazteak bilduz. Ondorioz armak zibilen aurka itzuli ditu, gero eta jende xeheagoa hunkituz. Horrela komunikazioaren gerla galdu du, bereziki 1997ko udan Blanco erahilez.
Espainiako Estatua egoeraz baliatzen da orokorki euskaldungoaren aurka, Euskadi autonomoan gobernuaz jabetzeraino. Iparraldean ere euskaldunei on guti egiten digu borroka armatuaren hipotekak.
Duela urteak, ezkerreko abertzale batzuek erran zuten borroka armatuak bazterra jo zuela, euskaldunen kalterako zela bide ho-rretan jarraitzea, beraz abertzaleek borroka politikora mugatu behar ge-nuela. Oso gaizki hartuak izan ziren, batzuetan traidoretzat salatuak Eztabaidarik ez zen ona-rtzen ezker abertzalean, ezta iritzi pu-bliko batean ere. Batzuek eta bertzeek ideologiaz, etika merkez eta sentimendu sutsuz erantzuten zuten, ETAren aurka edo alde. Sakratuaren erreinuan ginauden, estrategiak ez zuen hor lekurik, ezin zen aipatu.
Urte asko galdu da dogma kontrajarriekin, indar gehiegi higatu nire ustez ezker ab-ertzalean autonomiaren aurka, horrez baliatzen ahal zelarik urrunago joateko.
Azkenean hona estrategiaren orena, eta horrekin bihurgune baikor baten esperantza. Iduriz ezker abertzale politikoak hautu hori zinez egina du. Erakunde ar-matuari dagokio azken urratsaren ematea mugimendu horren alde, euskaldun gu-zien onetan.
Hiru su-eten handi gaizki bukatu ziren: 1989, 1998 eta 2006koak. Aldikal iritzi pu-blikoan errua ETAren gain joan zen, aldikal negoziaketa maila ozka handi batez jaitsi zen. Antza denez, orain ETAk azken xantza du armen ohorezki baztertzeko, euskaldunei konfiantza eginez eta hitza utziz. Gerotik gerora luzatzeak zer ekar dezake? Nire ustez kalte andana bat gehiago euskaldunentzat.