Iparraldeko hiri elkargoaren aukeraz

IparEH1Ezpeletan hilabete honen hamabostgarren egunean Batera-ko biltzarrean iragarri den bezala, Frantziako Gobernua antolatzen ari den herrialdeketa berria aukera bat daiteke Iparraldeko hiru probintzien erakunde propioa eratzeko.

Aldaketa horren arabera, Frantziako herrialde kopurua hogoitabi herrialdetik hamahiru-raino murriztuko dute, departamentuak epe luzean desagertuko dira, eta hamahiru metropolis edo hiri-elkargo handiak eratuko dituzte; hauen artean Akitania-Poitou-Charentes-Limousin bilduko dituen herrialde berriaren hiri nagusia izanen da Borlalekoa.

Departamentuak desagertuko direla-eta, alperrik badirudi, hain zuzen ere, Iraultzaren garaietatik errebendikatzen dugun euskal departamentuak orain ez luke ondoriorik, eta gelditzen zaizkigun irtenbideak Korsika bezalako herrialde bihurtzea, ala Baionako suprefetak proposatzen duen udalen hiri-elkargoaren alde jartzea.

Iparraldeko hiri elkargoaren biztanleria Frantziako Estatuan egin nahi dituzten besteekin alderatuta, ohar gaitezke entitate makala ez dela izanen, jarraiko bi grafikek erakusten diguten bezala; Frantziako mailan Brest baino handiago; herrialde berriaren mailan, bigarren edo hirugarren hiri-elkargoa izaten ahal da.

IparraldekoErakundeaz2

IparraldekoErakundeaz1Beste bi faktore kontutan hartu beharko dira ere.

Lehenik, Hego Aldeko hiru probintzi eta orainarteko Akitania barneratzen dituen Euro herrialde bat badagoela; Frantziako Gobernuak eratu nahi duen herrialde berriaren arabera, Euskadi-Akitania–ren mugak aldatu beharko dira orduan. Euro-herrialde berriari Nafarra Garaia lotzea gauza zilegia litzateke ere.

Bigarrenik Labazee diputatu biarnesak aurkeztutakoa, Biarnoa Midi Pyrennes-Languedoc Roussillon herrialde berrian sartzea alegia. Aldaketa horrek Iparraldeak aspalditik duen Pabekiko lotura kenduko luke.

Bainan Iparraldeko hiri elkargo berriak lukeen berezitasuna barneko biztanleriaren desoreka da. Lapurdiko kostaldea da urbanizatuena den gunea, biztanleen densitatea Baionatik Hendaiaraino oso desberdina izanki. Lapurdiko barnea, Baxe Nafarroa, et Zuberoa nekazaritza guneak dira eta hiru probintzien artean zelai nekazaritza eta mendi laborantza berezi behar dira. Hots, Iparraldeko hiri-elkargoak arestian aipatutako gune bakoitzari dagokion barneko administrazio berezi baten beharra dauka; honetaz gainera Iparraldeak duen zatiketa historikoa ez litzateke desegin behar. Ondorioz, aspalditik dagoen Lapurdiko Auzapezen Biltzarra antzeko erakundeak Baxe Nafarroan eta Zuberoan eratzea edota bermatzea zilegi litzateke.

Hirigunearen mugetan Bokale eta Eskiula sartzea beharrezkoa iruditzen zait; Tarnoze eta Seignanx herrialdeak aldiz, bertakoen borondatearen arabera erabaki beharko litzateke.

Eskumeneri dagokienez, duela hamar urte eraikia izan zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara indartu beharko litzateke. Hiriguneak bertako garraio guztiak kudeatu beharko lituzke eta Akitania-Euskadi Euro herrialdean sartua izanik, hegoaldeko harreman gehiago ukan beharko ditu, bai ekonimian baita kultura eta hizkuntza politikan ere.

Orain dagoen aukera baliatu behar da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).