Bere 25. urtemuga kari, Euskadiko Kooperatiba agroalimentarien elkarteak, Euskadiko gobernuak eta HAUTAJA-k (Euskadi/Israel kultura elkartea) bidaia bat antolatu dute Israel estadorat.
Palestinako UAWC ek (Laborantxako langileen komite batasuna) Via Campesinako kide dena, Hegoaldeko EHNE eta ELB bezala igorri die eskutitza bat eskatuz ez daitezela bidaia hortan abia.
Zergatik ?
Harrigarria da momentu huntan, inbasio kontestuan, okupazio militar eta Palestindar populuak jasaiten duen izigarriko masakrearekin, Euskal Herriko laborantza munduko jende desberdina harat joaitea han dena normal balitz bezala.
Hedabide gehienek aipatzen dituzte zenbat roketa igorri dituzten palestinar erresistentziak eta zenbat mizila Israeldarrek. Baimena kasik deuse Palestinako Laborantzari buruz. Alta helburu nagusia da Israeldar estatuarentzat, Palestindarren elikadura burujabetza suntsitzea, hauen ura eta lurra ebatsiz.
Baita bortxxazko lekualdatzea herri osoentzat Israelgo eremuan eta Palestinan, gisa hortan Kibutz berriak instalatzeko lur hoberenetan. Dena planifikatua dute Sionistek !
Ezin asmatuzko egoera bizitzen dute Palestinan laborariek : beren etxetik alorrera joaiteko berdin check points edo kontrol gunetan pasatu beharra, beren uzta ezin merkaturatzea, edo bide bazterretako alorretan usteltzera utzi beharra, kontrol guneak ezin iraganez.
Azken hamar urte hauetan, milioi bat olibaondo eta zuhaitz fruitudunen errotik kentzea ere zenbatzen da. Egitate horiek xede bakar bat dute : Palestindar laborarier amor emanaraztea, lekuak hutsaraztea, eta hauen lekuan kibutz berriak sortzea. Ondotik bertan, palestindar laborari ohiak langile baliatzeraino.
Hara zergatik euskal delegazioa nahitarat edo nahigabe konplize bilakatzen den hango egoerarekin euskal delegazioa bertara joanez, bestaldetik sustengu gisa hartua delarik Israelengandik. Gainera ez da ulertzen zergatik joan behar duten harat, ez baita interes profesionalik euskal laborantzarentzat, hain dira desberdinak gure modeloak, klima aldetik, baita produktiboki eta agronomikoki. Eta guk hemen zer egin dezakegu ? UAWC-ko anai arrebentzat? Gauza sinplea eta garrantzitsua: gure sustengua erakutsi palestinar populuari nazioarteko “kanpainia BDS”-an (Boycot désinvestissement sanction).
Bultza dezagun beraz Boikota Israeletik datozen ekoizpenentzat !
BDS-ri buruz xehetasun gehiago nahi baduzue: www.uawc-pal.org