Kanpoko banderak aitzakitzat

BanderetazMunduko zangobaloi txapelketako zonbait partiden ondotik Frantses Estatuan izan diren ospakizunetan eta ondotik kale istiluetan agertu diren kanpoko banderek ainitz iruzkin egin arazi dituzte Estatu mailan. Azpimarratzekoa da Algeriar taldearen partiduen ondotik zer heinetarako neurri zorrotzak ere proposatzera ausartu diren eskuina eta eskuin muturra.

Ofizialki bandera bakar bat onartzen du Frantziako Errepublikak, aspalditik Europako Batasunean sarturik, herrikoetxe guztietan Europakoa onartzen duen arren. Baita hiri edo herriarenarena ondoan “herrialdearena” onartzen da udaletxeetako balkoietan. Horren arabera Angeluko herrikoetxean Frantzia, Europa, Angeluko banderen parean ikurriña jartzen da, arazorik gabe.

Futboleko kopa mundiala dela eta, nazio bakoitzak bere bandera agertarazten du, bai kiroltegietan, baita kaleetan ere. Horrela Algeriak finalaren zortzirenarakoa kalifikatu ondoren, Frantziako estatuan dauden algeriarrek beren herriko bandera jarri dute bizi diren etxeetan eta hauzoetan. Hala ere ofizialtasunik ez duen ekintza horrek liskarrak eta polemikak eraginen ditu: kale borrokak eta kotxe batzuren erretzea Frantziako Iparraldean, eta ustezko ondorioz Nizako herrikoetxeak Algeriako bandera kalean jartzetik debekatzea.

Kale istiluen zergaitikoak zein izan zireneko inkesta argirik ez da egin oraindik, dakigunez. Bainan, hori jakin gabe ulert arazi dute jadanik kanpoko banderen kalean jartzea litekeela horren kausa. Señalatu dituzten kale liskarrak dira segurik kondenagarri eta gaitzetsigarriak, bainan gertatu denarekiko jazargo osoan daudela iduritzen ahal zaio bati baino gehiagori. Kirolzale ez denak ere jakin badaki edozein taldek partida bat irabaztekotan, edo kualifikazio baten lortzekotan poza baizik ez duela sentitzen; liskarrak eta istiluak aldiz, arbitroaren injustizia sentitu zelarik edo nazioarteko partida bat oso politizaturik dagonean gertatzen dira. Gertatu diren ekintza ezezkor horiek probokatzaile batzuengandik edo algeriarren aurkako talde batzuengandik etorriko zirelakoan nago.

Futbol partidoetan sustraia duten istiluak, nazioartekoak zein nazio barnekoak direla eta, ez dira naski eta zoritxarrez lehen aldikotz gertatzen. Bainan horrengatik ez dute agintariek herriko edo herrialdeko bandera edo ikurraren kalean jartzetik debekatu. Orduan kasualitatea ote da Algeriako bandera dela-eta horren gertatzea?

Denok badakigu Algeriako independentzia Frantziako gizartearen zati handi batek gogo txarrez onartu zuela. Bestetik, Frantziako espiritu jakobinismoak kanpoko zein barneko elkarteak hexagonoan izatea gaizki dakusala; “komunitarismoa errepublikaren legearen aurka omen da”. Nizako auzapeza Algeriako “ zango beltza” izan balitz, arestian aipatutako bi zioetatik lehengoa sinhesgarri izanen zen, bainan ez da horrela, Estrosi jauna bertakoa baita, jatorri italiarra duten gurasoengandik sortuta, Nizako jende asko bezala, eta agian, Piemonteko goiko zelaietako okzitaniar jatorrikoa. Hain zuzen ere, Algerian lan egiten nuelarik, independentziaren ondotik hara itzuli zango beltz langile batzuen aburuz, Algeriako bandera FLN-arena baino ez zen haien gogoetan, non hauetako batek duela 30 urte, Algeriako Besta Nazionalaren karietara obraren txofer algeriar guztiek Algeriako bandera ezarri zutela ikusirik, berahala kentzeko agindua eman baitzuen, naski bertako sindikatuak onartu ez zuena.

Estrosi jaunak, kanporako banderak debekatzeko lege proiektua proposatu ta berehala, Algeriarrek duten naziotasun bikoitza baimentzen duena kentzea eskatu zuen FN alderdiak. Leku ez ofizialetan beste herrietako banderen ezartzeak arazo ofizialik eragin ez duela ohartuz gero, Algeriarena ekintza ez ofizial batean jartzeak ondorioztatu zituen arazoak ikusita, beste eraso anti algeriar batentzat jo dezake herritar arruntak.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).