Español monarkia eta nazio periferikoak

Sol2014-06-19

 “Espainia”-ren ordez “Espainiak” erabilia zen gutxi gora behera Carlos Quinto Espainiako inperadorea bihurtu arte. Gero Frantziako erregeek abiaturiko zentralismoaren eta azken bi mendeetan Pariseko jakobinismoaren influentziaren eraginpean, sistema zentralizatu eta nazio bakarraren sistemarantz hurbiltzen ari izan ziren Madrileko gobernuak, nazionalismo “periferikoak” bazeudela jakin arren.

Zentralismo horren manifestaziorik handiena, Franco-ren diktaturarena izan da, Bigarren Errepublikak nolabait sistema zentralistari uko egin ziolako, Euskal Herria eta Katalunia nazio bezala onartuz. Frankismoaren aurkako erreakzio gogorrenak Euskal Herritik eta Kataluniatik heldu ziren, benetako Espainiako kemen iraultzaileak gaitzesti gabe, bainan inguruetako nazionalitate horietan, gizarte arazoari nazio nortasunarena gehitu zazkiolarik, gudukarako aitzakiak bikoiztu direla aitortu behar da.

Europatik desagertu dira monarkiak eta inperioak, gelditzen direnen artean, Inglaterrakoa, denetarik boteretsuenetako bat dela, eta guztiak direla demokrazi parlamentariak.

Haatik, Europan gelditzen diren monarkiek badute jarraipen bat azken mendeetako historian, eta hauetatik handiena Estatu multinazional (Inglaterra, Gales, Eskozia, Ipar-Irlanda.) batean da indarrean. Historia motzagoa duen Belgikako monarkia arazo nazional baten aurrean badagoela ahantzi gabe naski. Holandako Estatuan Frisiarrek itxuraz gutxi errebendikatzen duten arren, erreinu hau bi nazionala dela azpimarratu behar da ere.

Espainiako monarkia demokrazi berriarekin itzuli da, Francoren denboretan Espainiako Estatua erregerik gabeko erreinu bat zelarik. Bigarren aldiz Espainiako Errepublika oihukatua izan zelarik, Franco eta bere militarrek Estatu kolpea antolatu zuten alderdi bakarreko sistema politiko bat ezarriz eta inguruetako nazionalismoak mutu bihurturik.

Joan den mendeko seigarren hamarkadan munduaren aurrean irekiago agertzeko, eta Iberiako peninsulara turista gero ta gehiago jin arazi nahian, etorkizunari buruz pentsatzen hasi zen jeneral zaharra.

Errepublikari beste aukerarik eman nahi ez ziokeelakoan Juan Carlos I-a tronoan jartzea pentsatu zuen, bainan naski monarka horren “formazioa” segurtatu nahian. 1973–an eta 1974–ean, Carrero Blanco-ren erahiltzea eta Portugaleko iraultza, hurrenez hurren, frankismoari larrialdietako ezkila piztu zioten seinaleak izan ziren. “Burgoseko Hauzia” Gisele Halimik idatzitako liburuaren gehigerri batean, “Top secret” – Dokumentu sekretu hori nola agertu zen nork daki? – Francok Juan Carlos-i aholkatu omen zion “kasu egin ziezaien Euskal Herriko eta Kataluniako nazionalismoeri” eta “Nafarroan begi bat ireki zezan”. Horrek esan nahiko zuen ez ukatu eta ez zanpatu berak egin zuen bezala, baizik-eta konzezio batzuren egitea, Espainiako Batasuna segurtatu eta mantentzeko. Ezabapen hauen ondorioz, nazionalitateek tokirik ez duten konstituzio berri bat ezarri da, hizkuntza minorizatuen bigarren mailako estatutu bat eratu da, bainan nazionalitateen berrezagupenik gabe gelditu dira eta ejerzitoak Espainaren batasuna zainduko duelako artikuluak zalantzan jartzen du bakea.

Erregere familian gertatu ustelkeriek eta Juan Carlos erregearen osasunak eragin zuten horren abdikazionea. Bainan berriz munduaren aurrean ongi agertzeko, apaltasun erlatibo batean egin ziren abdikazio eta koronazio ekintzetan, 1969 eta 1978-garren urteetan ezarritako hildotik segituko duela iragarri du Felipe VI-ak. Espainiako telebistan erabeki aipatu zituzten Errepublikaren aldeko manifestazioak (*), bainan Frantziakoetan deus ez, dana “naturalki” eta lasaiki gertatu bailitzan.

Espainiako errege berriak aipatutako “aro berria” , dirudienez, bake prosezuari eta presoen arazoeri ez dagokie. Hala ere demokrazi normal eta arrunt batean, Estatu buruzagi bat agintaritza lortzen duelarik, amnisti orokor bat aldarrikatzen da. Aurpegiak eta soinekoak desberdin izan arren, sistema berdinaren aurrean aurkitzen dira Espainiako nazionalitateak. Herritargoak monarkia ala errepublika nahi dueneko erreferendum baten egitea litzateke bide zuzenena, beste askoren artean.

(*)  Espaniar Errepublikazaleak, Felipe VI-en koroatze zeremoniaren denboran Madrilen manifestatzean nola tratatuak izan diren joan den ekainaren 19ko manifestaldian ezagutzeko bideoa :

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).