“Bestak euskaraz bizi ditzagun!”

EuskarazBestaEginNahiDut1
Itsasuko plazan bildu dira udako bestak euskararekin berotzeko asmoa duten hainbat eragile. Bertan ziren Itsasuko besta komitea, Goxoki gaztetxea, EHZ festibala eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua.

Joan den ekainaren 7an, eguerdian, Itsasuko plazan bildu dira udako bestak euskararekin berotzeko asmoa duten hainbat eragile. Bertan ziren Itsasuko besta komitea, Goxoki gaztetxea, EHZ festibala eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua.

Euskaraz besta egin nahi dut lelopean aurkeztu du Kontseiluaren ordezkariak aurtengo egitasmoa: “Euskara besta giroan sartu nahi dugu, euskara denena dela eta denetan balia daitekeela erakusteko, euskararekin ere ongi pasako dugula adierazteko”. Herri guztietan iragaten dira bestak, eta herritar guztiek dute parte hartzen modu batean edo bestean, horregatik interesgarria iruditu zaie urratsak eman ez dituzten besta komiteei laguntza eskaintzea. Besta komiteei txosten bat helarazi diete hainbat neurri proposatuz, afitxatik, edarien prezioetara, ahozko animazioetatik pasatuz.

Lurraldearen arabera errealitateak oso desberdinak dira” zehaztu du Laida Mugicak, “batzuk euskara hutsean ari dira eta txalotzen ditugu, beste batzuk idatzi gehiena bi eletan dute eta ahozkoa indartzea proposatzen diegu. Kasu batzuetan ere zerotik hasi behar da…

Itsasuko besta komitearen kasuan gauzak aski aitzinatuak dituzte. Afitxak, egitaraua edo komunikazioari lotua den guztia bi hizkuntzetan da jada “Euskaldun anitz biltzen da gure herriko bestetan, eta normala iduritzen zaigu gauzak euskaraz egitea”.

Bestalde, besta komiteari ezik, bestazaleei ere indar bat egitea galdegiten zaie, hots euskaraz mintzatzea! Horretarako ere, Goxoki Gaztetxeak joan den urtetik martxan ezarri du erabileran modu ludikoan eragiteko pintzen jokoa : “Euskaldunei Euskaraz bizi nahi dut pintza janztea proposatzen diegu, honela beste pintzadunekin euskaraz mintzatzea engaiatzen dira. Aldiz frantsesera lerratzen badira, euskara dakitelarik eta hirugarren batek entzuten baditu, pote bat eskaini beharko diote azken horri!”. Bada ere bertsio bat euskara ikasten ari direnentzat, beraiek ere jakin dezaten norekin mintzatzen ahal diren euskaraz eta anima daitezen praktikatzera. “Jendea jokoan sartzen da eta arrakastatsua izaten ari da”, gehitu du Beñat Lascanok.

Azkenik, EHZ festibalak ere bere lekukotasuna eman nahi izan du, antolatzaileek besta eta euskararen arteko ezkontza ontsa erreusitu baitute. “Festibala sortu zenetik, bere ardatzetako bat euskal nortasun, kultur eta hizkuntzaren baloreztatzea da” azaldu du Eneko Etxegarai lehendakariak, eta hori festibalzaleak euskaldunak izan ala ez. Heldu direnak badakite horrela dela eta eskertzen dute. Leku ideki bat da non bakoitza bere hizkuntzan adierazten den eta ederki besta egiten duen. “Festibala ez litzateke berdina euskararik gabe”.

Denen artean Ipar Euskal Herriko besta komite guztiei, eta baita ere kultur edo kirol animazioak antolatzen dituzten elkarteei olatua hartzea, eta euskara kontutan hartzea gomitatu dituzte “bestak euskaraz bizi ditzagun”. Xehetasunak nahi badituzue, sar zaitezte Euskaraz bizi nahi dut webgunean, atal bat egitasmoari dedikatua zaio eta bertan girotzeko materiala edota lagungarri izan daitekeen txostena atxemanen duzue : www.euskarazbizinahidut.org

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).