Gizabanakoaren burujabetza, herri burujabetzaren bide

“Burujabetza kolektiboa garatzeko, burujabetza indibiduala zaindu behar dugu. Horrek galdera anitz sortzen ditu eta bideak irekitzen…”

Burujabetza anitz aipatzen da gure hemengo mundu ttipian, “Euskal Herria burujabe” leloa bizkarrezur gisa hautatzeraino. Erdaldunei “bürüjab” hitz bitxi hori azaltzen diedalarik, ez dut itzulpena bakarrik ematen, askoz ederragoa iduritzen zaidalako euskarazko hitza frantsesezkoa baino.

Buruaren jabetza

Burujabe = souverain(e), latinezko superanus = gainetik. Laroussen definizioek ez naute iritziz aldarazten : Souverain : (…) 2. Se dit d’un pouvoir qui n’est limité par aucun autre. 3. Qui émane d’un organe souverain et n’est susceptible d’aucun contrôle. 4. Qui manifeste un sentiment de supériorité absolue. Brrrr… Askoz nahiago ditut entitate bakoitzak bere buruaren jabe izateko kontzeptua eta burujabetza hori maila guziei doakienaren ideia. Izan ere, burujabetza izan daiteke kolektiboa edo indibiduala. Berehala lotzen diot anitz maite dudan William Ernest Henley poetaren bertsoari: “Ene patuaren jabea naiz, ene arimaren kapitaina”.

Burujabetza emozionala

Emozioen kudeatzeko gaitasuna burujabetza pertsonalaren parte garrantzitsua da. Horretan berriki murgildu gara Biziko kide batzuekin, Sabrinak elkarte munduari zuzendu Bortizkeriarik Gabeko Komunikazioari buruzko saio batean (ikus Madame Tnop). Iniziazio saio horretan, lehen urratsean egon gara, hots gure emozioak eta parean ditugunenak ezagutu eta onartu, hobeki kudeatzeko. Alde emozional hori luzaz gorderik egon da militante- munduan. Emozioak kukutzen edo itotzen zituzten “dena-emateko-prest- diren-gudari” ereduko militanteek zuten doinua ematen. Beharrik jendartea aldatzen ari dela eta berriki ikusi dugu Peio Dufau gure diputatua publikoki bere emozioak agertzen uzten. Denoi on egin digu.

“Berriki ikusi dugu Peio Dufau gure diputatua publikoki bere emozioak agertzen uzten. Denoi on egin digu.”

Baina emozioek ez dute gaina hartu behar, erregai ona izanik ere, biziki gidari txarrak direlako. Horretarako, burujabetza emozionala garatu behar da, bizi osoko lana, ene iduriko…

Zenbat buru, hainbat aburu…

Gaurko jendartean, Mendebaldean bederen, pertsonari ematen diogu lehentasuna, eta ez gizaldiari. Zutik atxikitzen gaituen markoa ez da gehiago kolektiboa (alderdia, sindikatua, Eliza, herria…) baizik eta gero eta indibidualagoa, ez kanpokoa baizik eta barnekoa. Eta barneko zurkaitz horren garatzea, burujabetza pertsonal horren bultzatzea, ez da errex. Alta, burujabetza pertsonala funtsezkoa da elkarrekin ongi bizitzeko eta, haratago, kolektiboki aritzeko, bereziki mundua hobetzeko asmoa dugularik… Burujabetza kolektiboa garatzeko, burujabetza indibiduala zaindu behar dugu. Horrek galdera anitz sortzen ditu eta bideak irekitzen… Auzolanean ari garelarik, gatazkak saihetsezinak dira; are gehiago, beharrezkoak dira, baina nola kudeatzen ditugu? Oreka non da, gure erakundeekiko konfiantzaren eta izpiritu kritikoaren artean, militanteak izan gaitezen eta ez militarrak? Pentsatzeko askatasuna nola bultzatu? Ardura bati baietz errateko gai diren jende fidagarriekin lan egiteko, ezetz erraten jakin behar da, erabakiak hartzen jakin behar da. Nola ikasten da? Non da muga “ni” eta “gu”ren artean? Funtsezko galderak, ezta??

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude