Euskal literatura irakurriko duzu bakantzetan?

Ordiziako Udalaren “100 liburu gomendatu” eskupapera

Uda hastapen honetan eta aktualitate hertsagarritik pixka bat urruntzeko, gai arinago bat proposatu nahi liguke Elise Dilet-ek eta euskarazko literatura aipatu. Eguneroko biziak denbora guti uzten du plazerez irakurtzeko eta jende anitzen kasuan, uda da horretarako momentu egokiena.

Oztopoen gainetik

Ez dut erranen euskarazko literatura militantziaz irakurri behar dela. Militantziaren zama aski pisua izan daiteke hori gabe ere eta, bestalde, ez dut nehor epaitu nahi. Literaturarekin dugun lotura arras pertsonala da.

Gainera, bizi dugun diglosia egoeran, oztopo ugari ditugu euskaraz irakurtzeko bidean.

– Gehienok frantsesez (edo gaztelaniaz) ikasi dugu eta nahiz eta euskara ongi jakin, askotan, emekiago irakurtzen dugu euskaraz erdaraz baino. Trabatuak sentitzen gara euskaraz, are gehiago erdaraz dugun errextasunarekin konpara dezakegulako.

– Euskalkiei esker, aniztasun handia dago idazteko maneren aldetik, baina estilo batzuk (erran-moldeak eta hiztegia) aski urrun zaizkigu. Horrek irakurketa gehiago zailtzen du.

– Euskarazko liburu anitz baldin badira ere, askoz gehiago baditugu frantsesez, ageriagoak, aipatuagoak, eskuragarriagoak.

– Literaturaz aparte, frantsesezko hitzez inguraturik bizi gara eta gauza batzuk euskaraz idatziak baldin badira (eta beharrik badira), usu frantses bertsioaz lagundurik ageri dira, askotan frantsesezko testuaren itzulpenak dira, eta gehiegitan ageri da euskaraz idatziak izanik ere frantsesez pentsatuak direla.

Aldapan gora

Hori dena ezin da ukatu, baina gainditzen ahal da euskaraz irakurtzeko plazera ezagutzeko. Nik mendian ibiltzen hastea bezala ikusten dut. Hastapena zaila da: usaia falta, zapata gogorregiak, zaku pisuegia, hotza, beroa, egarria, ezparak, bidea ezin asma, amore emateko tentazioa… eta duda nardagarria: “zergatik inposatzen diot hori ene buruari, etxean goxo-goxo egon ordez???” Baina eutsiz gero, burua altxatzen hasten gara eta inguruan den guztia agertzen zaigu. Eta mendi-kaskora heltzean, zer harrotasuna, zer zoriontasun sakona! Bigarren ibilaldia lehena baino pixka bat errexagoa izanen da eta, entrenatzearen poderioz, mendi gero eta zailagoak gainditzeko gai bilakatzen gara. Euskaraz irakurtzeak ere entrenamendua eskatzen du gozatzeko eta hasierako oztopoak baino urrunago begiratu behar da plazera ikusteko.

Baina, lehenago, zerbait ikasi behar da: laxatzea, lasaitzea, perfekzioari uko egitea. Onartu behar dugu ez ditugula hitz guziak ulertuko eta elementu batzuk eskapatuko zaizkigula. Guk, irakurle gisa, hutsune horien gainetik salto eginen dugu. Kontakizunean zuloak izanen dira, baina haren haria gure maneran josiko dugu. Azkenean, erdaraz irakurtzen dugularik baino askoz aktiboagoak gara. Mendian bezala, aitzinatu arau aurkikuntza berriak biltzen ditugu: ezagutzen ez genuen edo ahantzia genuen hitz bat, erran-molde dotore bat, ideia adierazteko bide berri bat. Euskaraz irakurtzeak, euskal literaturan murgiltzeak, hizkuntza aberasteaz gain, irudimena ere aberasten du, ametsak elikatzen ditu, euskaraz egiten ditugun ametsak.

“Euskaldun gisa xantza handia badugu euskarazko literaturaren ekoizpena biziki aberatsa delako. Iaz, adibidez, 700 bat liburu aurkeztu ziren euskarazko literaturaren topaketa nagusia den Durangoko azokan.”

Hona hemen bost proposamen maletan sartzeko:

– Beti mugan, Ruben Ruiz (Kontrabanda eta Comète sarearen inguruko eleberri historikoa, Baztanen kokatua)

– Ene baitan bizi da, Maddi Ane Txoperena (Amatxi-iloba harremanak eta bizipenak – neskatoak 50eko hamarkadan)

– Bichta éder, Eneko Bidegain (Lapurdiko kostaldeko gaztelu batean gertatzen den intrigazko istorioa)

– Mesfida zaitez, Bea Salaberri (Baxenabarretik Baionara ikastera doan emazte gazte baten militantzia-bidea)

– Ni ez naiz Mikel Laboa, Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe (Eleberri grafikoa, Laboaren biografia, umorez eta fantasiaz betea)

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Euskal literatura irakurriko duzu bakantzetan?

  1. Udan zein urte guzian euskaraz irakurtzeko uneak ez dira eskas. Euskeraz zerbait irakurri gabeko unerik ez dut iragaiten.Prentsa gehienik segur. Baina irakurtzeko gairik ez zaizkigu falta: Baditugu nobela “zahar” eta klasikoak: Gauaz parke batean (J Mirande) Elsa Scheelen , Leturiaren egunkari izkutua, Exkixu (Txillardegi), Otto Pete (Anjel Lertxundi) Biok euskalun berriek idatziak baona eukara jator eta erres batean.Artikulu honetan aipatutak liburuak ere onak dira. Euskara jator jatorraz irakurtzeko idazki zaharrak , bertsuak, kantu herrikoiak ere nak dira. Baita gure mendeko literatura errebistak ere: hauen artean 1982 an hasi zen MAIATZ Baionako literatura errebistan denetarik aurkitzen da: olerkia, eleberriak, pentsakerak, pastoralak , liburu berrien aurkezpena.

Comments are closed.