Martxoaren 31a par Jakes Bortayrou

Seigarren aldikotz 23 urtez Deiadar mobilizazio bat iraganen da Ipar Euskal Herrian, datorren martxoaren 31n hain zuzen. Euskararen alde antolatuak izan diren mobilizazio ugariren artean Deiadar manifestaldiak bereziak izan dira, jendetsuenak izaiteaz gain, euskalgintzaren ibilaldi luzean mugarriak izan baitira.
Azen hamarkadetako euskararen aldeko borrokan lau etapa atxeman daitezke. Lehena hizkuntzaren gibelapen eta zokoratze egoera larri bati buru egiteko, herritarrek tresnak sortu zituzten (ikastolak, gau eskolak, hedabideak…). Tresna horiek sorturik, laster iritsi zen bigarren etapa, hots tresna horien bizi arazteko diru publikoa aldarrikatu eta lortzea. Ondoren, hirugarren etapan instituzioen aldetik tresna horien ezagupen ofiziala eta jendartean garapena segurtatzeko fasea hasi zen. Azkenik, bizi dugun laugarren etapa, hizkuntza politika publikoa lortzeko edota hobetzeko borrokarena. Hizkuntzaren legezko ezagupena eta babesa aspaldidanik al-darrikatuak izanik ere, leku zentrala hartzen dute fase honetan. Alabainan mundu eta historian zehar ez da ezagutzen hizkuntzarik lege babesik gabe (eta podere politiko baten sustengurik gabe) bizirik iraun duenik eta are gehiago egoera minorizatu batetik atera eta berreskuratua izan denik.
1989ko lehen ediziotik helburu orokorrak eta taktikoak uztartuak izan ziren Deiadarren aldarrikapenetan: kultur eskubideak, zuzentasuna euskaldunentzat, ofizialtasuna eta hizkuntza politikaren aldarrikapenarekin batera, euskal kultur erakunde baten eskaera, Seaskarekiko negoziaketen laguntzea, hizkuntza kontseilu baten sorrera, lege-kuadroa eta beste izan ziren euskaltzaleak karrikara ateratzeko helburu eta motibazioaren iturria. Halere hirugarren ediziotik (98an) hizkuntzaren beraren beharretan zentratu ziren mobilizazioak. Euskal kulturaren arazoak parte batez kontutan hartzen hasi ziren alde batetik eta bestalde hizkuntza kulturaren azpi atal gisa ikustetik problematika orokor eta transbertsala izaitera pasatu zen.
2000garren urteko edizioa bihurgune estrategiko batean kokatu zen. Orduko, eurokarta berresteko bidea erabat moztua zuen Kontseilu konstituzionalak eta Parisetik deus gutti etorriko zelakoan, euskaltzaleek herriko hautetsi bakoitzari zuzendu zioten deiadarra: hizkuntzaren geroa gure eskuetan da. Ondoko urteetan buru belarri aritu zen euskalgintza: jendarteko sektore berriak inplikatzeko (Bai Euskarari engaiamenduak) bai eta Herriko Etxeetan euskarari sarbidea emaiteko ere (43 Herriko Etxek Konfederazioko hitzarmena izenpetu zuten). Estrategia emankorra izan zen baldintza berriak sortu baitzituen eta aldaketa politikoak eragin ere (EEP-ren sorrera kontestu honetan etorri zen). Legeztatzearen gaia ahantzia izan ez bazen ere, agendako lehen lerrora itzuli
zen 2007an Sarkozyren promesarekin eta 2008an Konstituzioaren 75-1 artikuluarekin. Frantses Estatuko lurralde desberdinetako mugimenduak elkarrekin lanean hasi ziren lege baten mamia definitzeko eta parlamentariei buruz lobby lana egiteko. Alta, 2009ko manifestaldiak (Baionarekin batera Carcassonen ere izan baitzen mobilizazioa) gobernuak gibelka egin eta hitza jan zuelako berriarekin iritsi ziren.
Geroztik sua ez da itzali. Legebiltzarrean nahiz Senatuan etengabe pausatu dira hitz emandako legeari buruzko galderak. Parlamentari batzuek lege proposamena landu zuten eta lurralde desberdinetako herri mugimenduek beren arteko koordinazioa atxiki dute, nahiz eta toki batetik bestera egoera, herri kontzientzia eta aldarrikapen maila desberdinak izan. Aurreko edizioek bezala 2012ko martxoaren 31ko Deiadar horrek bere berezitasunak izanen ditu. Lehen aldia da hainbeste mobilizazioak gertatuko direla modu koordinatuan frantses Estatuko lurralde desberdinetan (ikus www.languesregionales.org). Bigarrenik, frantses hauteskunde garai nagusian kokatzen da bete betean eta nahitara (deialdia duela urte bat adostu zen). Ondorioz sekulan baino indar biziagorekin aipagai saihestezina bihurtu dira lurralde hizkuntzak eta nahiz eta politikari batzuen ahotan afruskeriak entzun, lege-kuadroaz gain, eurokartaren berrestea eta konstituzio aldaketa berriz ere aipatzen ditu irabazteko aukera handia duen alderdi batek. Azkenik Euskal Herrian hizkuntzaren ezagupena instituzionalizazioaren eztabaidarekin uztarturik agertzen da. Garapen eta Hautetsien kontseiluek antolatu gobernantzari buruzko lan taldeetan hizkuntza politikaren konpetentzia eta besteak beste irakaskuntza garatzeko esperimentazioaren beharra adostuak izan dira. Aurrekoetan bezala hitzordu na-gusia dugu euskaltzale guziek Deiadarra entzun arazteko Baionako karriketan!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).