“Eskozia, Katalunia… Zer nolako prozesu soberanista Euskal Herrian?”

XabiA-JoseE
Xabi Anza, Manu Robles-Arangiz Fundazioko lehendakaria eta Jose Elorrieta, ELA sindikatuaren idazkari nagusi ohia

2017tik 2019ra, mendebaleko Europan, autodeterminazio eskubideari buruzko eztabaida katalunian eta eskozian posible liteken beren independentziari buruzko erreferendumaren plantan emaiteko xedeaz bereziki markatua izanen da. Eskas handi bat begi bixtan dugu: sentimendu independentistak oinarri bereziki sendoak dituen Euskal Herriarena. Martxan den prozesu soberanista baten eskas horri, gehitzen da nahasmena edo prozesu horren bultzatzeko molde ezberdinei buruzko eta prozesu horrek hartzen ahal lituzken forma ezberdinei buruzko ikusmolde eskasa. Ostirala honetan, ekainaren 2an, 19:00tan, Manu Robles-Arangiz Fundazioan, BAionan, Xabi Anza, Manu Robles-Arangiz Fundazioko lehendakariak, eta Jose Elorrietak, ELA sindikatuaren Idazkari Nagusi ohiak, ELAk, Hegoaldean gehiengoa, bereziki borrokalaria, abertzalea eta alderdi politiko guzietarik independentea den sindikatuak, prozesu soberanistari buruz duen ikuspundua ezagutaraziko digute. 

Korrontearen aurkako begirada sindikal bat” liburuak duela gutti gai horri buruz Hego Euskal Herrian eztabaida bizi bat sortu du. Bere autoreak, Jose Elorrietak, ELA sindikatuko idazkari orokor ohiak, prozesu soberanista baten abiatzeko abertzale guneko joera politiko guzien bateratzea den aitzinetikako baldintza, hots «Maltzaga» erreferentzia historiko eta interklasista, inarrosten du. «Kasu horretan arriskua dugu luzaz itxoiten egoitea» erraiten digu Jose Elorrietak zeren haren aburuz EAJk argiki errefusatzen du holako perspektiba bat. Sindikatu buru ohia aldiz «soberanismo sozial» bat oinarritzat lukeen prozesu independentista baten alde ari da. Prozesu horrek jendarte proiektu argiki progresista eta solidarioa luke ardatz nagusitzat eta honela gure burujabetza 2 Estatuetarik askatzeko baitezpadakoa den gehiengoaren adesioa eraikitzea ahalbidetuko luke. Ondorioz, Elorrieta saiatzen da horrelako prozesu baten oinarri eta formen definitzea. Horrelako prozesu batentzat, Hego Euskal Herrian hainbat berme eta parada zehatz ikusten ditu.

Xabi Anza bere aldetik, Manu Robles-Arangiz Fundazioko lehendakaria da. Harek gaur egungo euskal subiranismoa zer egoeratan den aurkezten digu molde ahal bezain argi eta praktikoan. Egoera horren azterketatik partituz, erakutsi nahi du hemen prozesu soberanista bat zer ezingo den izan, eta alderantziz, ikus araziko digu zein diren prozesu soberanista bat sortzen ahal duten eta hari Hegoaldean gehiengo politiko eta sozial argi bat irabaz arazten ahal dioten osagaiak. Xabi Anzak pentsatzen du horrelako prozesu soberanista batek badituela Hegoaldean abantail berezi batzu, subiranismoa dinamika erakargarria bilakarazten ahal dutena gune politiko guzietako oinarri sozial eta hautesleentzat.

Hitzaldia deneri idekia da eta bat bateko itzulpena eskainia izanen da kaskoen bidez euskaratik frantsesera. Hitzaldia iraganen da 19:00etarik 21:00k arte, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan, Baionan (20, Cordeliers karrikan).
Sartzea urririk. Izen emaiteak eta xehetasunak 05 59 25 65 52 edo [email protected]

hitzaldia

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).