Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantziak sutsuki defendatzen ditu frantsesa, frantsesa eta frantsesa. Eta beti dauzka jomugan bretoiera, okzitanoa, euskara eta gainerako hizkuntza gutxituak. Frantziarentzat hizkuntza horien garapena mehatxu bat da.
Beraz, hizkuntzen aberastasunaren eta ondarearen izenean tartarikan arituko da beharbada, baina oinarrian, komeni zaio euskara hilzorian egotea. Hilzorian, bai. Ez hila. Pixka bat irakasten eta doi-doia erabiltzen den bitartean, komeni zaio euskara bizitzea, horrek ematen diolako kolore pixka bat bere irudi uniformeari. Desagertzeko heinean dauden espezieak zaintzen dituztenean bezala, ale bakar batzuk gelditzeko, baina postaletarako bakarrik. (...)