Azaroaren 18an, Baionan, Kataluniarekin bat!

EHBai - Kataluniako gobernu legitimoaren parte bat preso sartuz, Madrilek etapa berri bat gainditu du errepresioaren bidean. Azken asteetan, hainbat aldiz publikoki salatu izan dugu Espainiako gobernuaren jarrera arduragabea. Kataluniako herriak era baketsuan adierazi duen borondatea errespetatu behar da. Espainiar gobernuak errepresioaren hautua egin du, eztabaidari uko eginez, indarkeria eta tresna anti-demokratikoenak baliatuz. Europar komunitatearen isiltasun adierazgarria jasanezina da.
Kataluniako herriari sostenguz eta erabakitzeko eskubidearen alde bi aldiz antolatu ditugun elgarretaratzeetan ehunka pertsona bildu izan gira. Gaurkoan, Euskal Herriko biztanleei Espainiaren jarreraren kontra asaldatzeko eta Kataluniar herrirari sostengua adierazteko dei egiten diegu. Azaroaren 18an larunbatarekin, manifestazio bat antolatzen dugu Baionan (Euskaldunen plazatik), arratsaldeko 4etan. (...)

Crash test

La plupart des analystes considèrent aujourd'hui qu'on assiste à une crise du régime issu de la transition post-franquiste et même au-delà, une crise d'identité de l'Etat espagnol.
Il y a une dimension historique du moment. Il y aura un avant et un après la “crise” catalane. (...)

Kanpo eta barne

Kataluniak bere independentzia aldarrikatzen badu, Europar batasuneko kide eta euroaren erabiltzaile izan ote daiteke, Generalitateak ozenki dion bezala?
Orain arte bederen, Madrileren kide europarrek eta europar instituzioek, ezetz diote. Batzuek ozenki, beste batzuek prudentzia gehiagorekin. (...)

L’estaca de Luis Llach

Chanson de résistance écrite en 1968 sous la dictature de Franco par Lluis Llach, l’estaca ou le pieu, est aujourd’hui sur toutes les lèvres. Elle est devenue emblématique de la lutte pour l’indépendance, au même titre que l’hymne plus ancien Els Segadors. En 1976 dans son album Txalaparta, le chanteur basque Gorka Knörr tira de l’estaca une version qui, dès sa sortie, eut un immense succès.
Voici pour les lecteurs d’Enbata les textes des deux chanteurs, ainsi qu’un enregistrement de la version en euskara. A entonner entre amis ou lors de manifestations de solidarité… (...)

Bakea Euskal Herrian: Frantziako presondegien itzulia

Bagoaz, Etxerat eta Sare-k azaroaren 16-tik abenduaren 9-ra Frantses Estatuko presondegien itzulia antolatuko dute. Azken aste eta hilabeteetan, konponbidearen aldeko iniziatiba desberdinak sortzen ari dira gizarte zibilaren eskutik. Horren adierazle dira, apirilaren 8ko eguna eta Bakegileen iniziatiba ezberdinak. Bagoaz, Etxerat eta Sare-k elkarrekin eramaiten duten iniziatiba berri honekin Bakegileek bultzaturiko «Bakea Euskal Herrian: Orain presoak» ekimenari bere ekarpena egin nahi du "Denak gira bakegileak" aldarrikatuz.
Abenduaren 9a arte plantan emanak diren ekitaldi ezberdinen kausitzeko, sarean zabaldu da Dohaintza Deialdia (http://artisansdelapaix.eus/eu/dohaintza-deialdia). (...)

Zinegin, ez huts egin!

Azaroaren 16etik 19ra, Hazparnen, Eihartzea kultur etxeak eta Ttattola gaztetxeak elkarrekin antolatzen dute Zinegin festibalaren 6. edizioak bi helburu ditu. Euskarazko zinemagintzaren ezagutaraztea eta ekitaldi kultural horren karietara euskarazko sorkuntzari buruz eztabaidan aritzea. Mota guzietako filmak ikusten ahalko dira (dokumentalak, animazioak, fikzioak, esperimentalak).
Hara jarraian gustu guziendako eskaintzak izanen dituen programazioari buruzko xehetasun guziak. (...)

12. Lurraman… zer eta noiz?

Lurrama laborantza herrikoiaren 12. edizioa 2017-ko azaroaren 10, 11 eta 12an iraganen da Miarritzeko Irati erakustazokan, ostiraletik igandera. Laborariek eta 600 laguntzaileek hiru egunez 6000m² okupatuko dituzte. Publiko zabalarentzat erakusketak, animazioak, bazkari afariak eta konferentziak proposatuak izanen dira, beti ere Lurraman ezaguna den giro onean!
Baionan 5 edizio eta Miarritzen 6 eginik, Lurramak Euskal Herriko kostaldeko gertakari nagusienen artean kokatzea lortu du. Orain arte lortu duen arrakastak Lurramaren helburua egokia dela ongi adierazten du: etxaldeko kabalak, laborariak, kontsumitzaileak, heldu diren belaunaldiak, eta ingurumena zaintzen duen laborantza baten sustatzea! Jarraian aurtengo berritasunen aurkezpena (aurtengo ohorezko gomitak : PACAko laborariak, Bioaniztasuna, Lurramara heltzeko autobusak...) eta usaiako hitzorduetaz xehetasunak! (...)

La biodiversité à Lurrama

Comme chaque année, Lurrama, le salon de l'agriculture paysanne et durable, sera l'expression de toutes ces initiatives du Pays Basque et d'ailleurs qui visent à protéger notre terre nourricière.
Voici les spécificités de cette 12ème édition. (...)