Eskuin nazionalista espainolaren kontrako botoa
Asier BLAS MENDOZA - Argia.eus-en - Espainiar Gorteetarako hauteskundeak parte-hartzea handia dutenean ezkerraren mesedetan izaten da eta horrela izan zen atzokoan ere bai. Azken egunetan nabaritzen zen boto-emaileen mobilizazio handia egongo zela, 2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako usaina zuen apirilaren 28koak.
Orain 18 urte Mayor Orejari beldurra izan zen mobilizazioaren motorra EAEn, atzokoan maskararik gabeko eskuin muturrak piztu zuen abstentzioan zegon ezkerreko boto kritikoa Espainian. (...)