Lurrama, baitezpadakoa eta bazterrezina
Lurrama 2019 edizioak arrakasta handia lortu du 960 laguntzaileen presentzia eta lan sutsuari esker 3 egun eta 3 gauez bisitari ainitz errezebituz.
Laborantza herrikoiaren aldeko 14. azoka honek argi utzi du Lurrama baitezpadakoa eta bazterrezina dela, bigarren egunean, bere burua gomitatu duen Frantziako laborantxa ministroak, Didier Guillaumek « Euskal Herriko hitzordua ezinbestekoa » zela adierazi duelarik eta bere hiru oreneko bisitaren karietara antolatzaileek azpimarratu diotelarik Euskal herriko laborantxa herrikoia ez dela salbuespen bat izan behar, bainan transizio agroekologiko emankor baten bidez banalizatu behar den eredu bat.(...)