EHLG: Hamabost urtez
Izar Loreako Editoa - Duela 15 urte, Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zelarik, sekulako desafioa bota zen. Geroztik, laborarientzat, jendartearentzat eta hautetsientzat, Euskal Herriko Laborantza Ganbara aktore nagusi bat bilakatu da: nehork ez lezake imajina gaur Euskal Herria egitura hori gabe!
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sortzeak, Estadoaren ihardokitzeak eta hunekin izan zen borrokak, ontarazi zuen ere fruitu bat laborantza gainditu duena: bere geroa eskutan hartzeko, Iparraldeak bere tresna instituzionala beharrezkoa zuelaren ideia. (...)