Euskal Konfederazioak antolaturik irakaskuntza elkarteak (Biga Bai, Euskal Haziak, Euskara Geroan, Erakasleak eta Seaska) bai eta AEK, Uda Leku eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluako ordezkariak prentsaren aitzinean bildu dira joan den astean azaroaren 30ean Parisen Hezkunde ministeritzaren aitzinean iraganen den manifestaldia aurkezteko.
Manifestaldi horretara Euskal Konfederazioak parte hartzen duen Pour que vivent nos langues kolektiboak deitzen du. Kolektibo hori lurralde hizkuntza desberdinen alde ari diren mugimenduek osatzen dute: bretainiarrek, korsikarrek, okzitandarrek, katalanek, alsaziarrek, itsasoz haratagoko lurraldeek... Manifestaldi horren helburua Jean-Michel Blanquer ministroak irakaskuntza arloan lurralde hizkuntzen kontra daraman politika salatzea da. (...)