Denetan lotuz
Maritxu Lopepe - Kirolaria izan balitz decathlonlaria izanen zen menturaz Mixel. Antikitateko soldadogai greziarrek hamar jokotan lantzen zuten beren trebetasuna, gerlarako hoberenak izaiteko. Berrokok ere bazakien borroka baten aintzinarazteko alde batetik pusatzea ez zela aski, inplikatu den arlo guziek bazuten lotura, eraiki nahi zuen puzzla horren piezak denak. (…)
Leku desberdinetan bainan beti bide berdinari segi, aintzina hesien gainetik, pizu haundiko ametsak urrun bota nahiz, iraupen lasterketan ere zalu, kolektiboa zuela ahal bezain gora joaiteko haga... Decathlonean ez bezala, punduak ez ditu sekula beretako kondatu baizik eta herriarendako bildu. (…)