Iparraldeko Metamorfosi Ekologikoaren lehen bilan txostena
Azaroaren 6an, larunbatez, Baionako Chérubins karrikako 13. Chérubinots-en gelan (Marracq auzoan) Biziko Hitza Hitz batzordeak Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko lehen txostena aurkeztuko du COP 26ko eztabaidaren ber garaian. Karia horretara, sari banaketa batek «merezimendutsuak» diren lurraldeko Herriko Etxeak ohoratuko ditu.
Larrialdi klimatikoaren aitzinean Herriko Etxe edo Euskal Elkargo mailan ekiteko behar gorriaz konbentzituak diren herritarrak gomitatuak dira janari mahai batekin jarraitua izanen den ekitaldi honetan parte hartzera. (...)