Ulertu
Aurten 20 urte Otsail ostegunak eskaintzen dituela Amikuzeko Zabalik elkarteak euskaraz gogoeta, irri, … bizi nahi duteneri.1997tik geroz otsaileko ostegun guzietan antolatuak diren hitzaldi horien helburua bikoitza da: pentsamendua eta ezagutzaren inguruko eztabaidak eta topaketak bultzatzea eta euskararen erabilera indartzea.
Aurtengo lau mintzaldiek, hari gorri bat badute, hizkuntzarena.... edo kasik. Gai bakotxak beste ainitz kilikatzen baititu, eta marrazten duten ortzemugak beste paisaia batzuri idekitzen baitira hurbildu ahala. Ekzitantea ez?