Iritzia
Urtero Eurovisionek antolatzen duen kantu sariketa dela-eta, polemika bat sortu da joan den astean munduko zenbait bandera kantaldian debekatu izanagatik. Berrietan jakin dugunaren arabera, horiek dira banderak: Kosovokoa, Nagorno-Karabajangoa, Krimeako biak, Palestinakoa, Transnestriakoa, Zipre Iparraldekoa, Donetsekoa, Daesh erakundearena eta Euskadikoa.
Begien bistara lehen lehenik datorkiguna, zerrenda horren heterogeneitatea eta logika eskasa ditugu: horretan agertzen dira, hain zuzen ere, duela denbora gutxi independentzia onartu zaion nazio batekoa (Kosovokoa), beren hizkuntza, kultura eta nortasuna zaindu nahi dituzten nazioetakoak, (Krimeakoa, Euskadikoa), Nazio konkistatzaileek ezarri dituzten kolonen biztanle multzoenak (Krimeako bat; Donetsekoa;Transnestriakoa eta Ipar- Ziprekoa) lurralde batean geratu nahi izateari euste dion biztanleriarena (Nagorno-Karabajangoa, Palestinakoa) eta erakunde fanatiko islamistarena (Daesh-arena).