Ulertu
Euskararen urtaroa 2016: “Egun eta bihar euskaraz hitza har!”
Urriaren 14tik 30erat 25 ekitaldi euskaraz Baxenabarreko 15 herritan eta azken eguna Baigorrin.
Euskararen urtaroaren karietarat usaian baino gehiago euskara baliatzeko, entzuteko parada ukanen dugu. Euskararen sasoina urteko 365 egunetarat zabal dadin guziek urratsa egin dezagun, gure mihiak libra ditzagun, euskararen onetan. Egun eta bihar euskaraz hitza har!