Iritzia
Hegaztien gripa: nor da eri?
Azken urte hauetan ahate hazkuntza beti ta urrunago joan da industrializazio mekanismoan. Dena «programatua» da: ahateak noiz heldu diren, noiz joan behar duten, zer jan behar duten, zer tratamendu eman behar zaien, etab. Laboraria langilea da, langile merkea! Eta berak du krisia jasaiten zeren ofizialki enpresa buru edo etxalde buru baita!
Alta... Alta hemen bada oraino beste sistema bat bizirik dagoena: lehenik hemengo ahate arraza batekin, Kriaxera edo Karrankaria, ahate beltza, etxalde berean hazia, galkatua, hila, eraldatua eta zuzenki saldua. Laborariak dena kontrolatzen du. Ahatea ez da bideetan ibiltzen. Aise ahate gutiago da lekuan berean. «Sistema» hau, egiazko hazkuntza modelo hau, jasangarria da. Ona da sozialki, ekonomikoki, ingurumenarendako.