Iritzia
Abia gaitezen
Miren ZABALETA - Maltzaga bai, Maltzaga ez. Hori al da herri honetan burujabetzarako bidea abiarazteko oinarrizko galdera? Nire ustez ez. Maltzaga fetitxizatuz, zerumuga magikotzat hartuta edo baztertu behar den guziaren ikur bilakatuta, ez dugu gauza handirik aurreratuko.
Are eta gehiago, Nafarroako aldaketa edota Ipar Euskal Herriko instituzionalizazioari bide eman dioten indarrak begiratu ezkero edota independentziarako bidea hartu duten Catalunya eta Eskoziako prozesuei erreparatuta, ulergaitza suertatzen da burujabetza estrategia baten oinarria duela 40 urte sortu zen “Maltzaga” kontzeptuaren arabera neurtzea. Zuzeu.eus-en garatua izan den "Maltzaga" gogoeta sailetik. (...)