Mixel eta ELB-ren sortzea
Bernadette Oillarburu - Mixel ezagutu, kurutzatu, harekin lan egin dugun guziek plazer ginuen entzutea bere arrazoin, hitz sakon eta barnakorrak. Usu omore goxo batekin ere, esanaldi bat usu aditu dugu bere ganik “aintzinetik galduak diren borrokak dira eremanak ez direnak”. Hori ikasi eta frogatu dauku.
Bizi guzian, gazterik hasirik, Mixel borrokatu da zerbaiten ardiesteko. Mixelekin ulertu dugu elkar lanean, gure ahal xumeak bilduz zela behar hura sortuko, hots guhaurek eraikiz. (...)