Euskal Herri Elkargo bakarrari, zergatik bai?

HELEP (Herriarteko lankidetzako erakunde publiko) bakarrari, zergatik bai? Eta, laborari bezala, zertako Euskal Herri Elkago bakarrari bai erran ere?
Badu aspaldi kolektiboki, molde desberdinetan, lan egiten dudala Euskal Herriaren burujabetzari buruz. Badu aspaldi Iparraldearen onarpenari buruz kolektiboki ta molde desberdinetan borrokatzen ari girela! Aldi huntan, lortzekotan gira HELEP horrekin! Iparraldeko lurraldea zedarrituko dugu azkenian, lurralde landuko dugu. Lurraldea zainduko dugu. Uzta emankorrak, gisa hortan ukanen baititugu.

Hemengoentzat hemengoa !

Duela hamar urte lehen AMAPa sortu zen Baionako Polo Beyris auzoan baratzezain baten inguruan. Hamar urteren buruan, hogoitahamar bat AMAP* badira Ipar Euskal Herri huntan. 90 laborari eta 1.600 familia elgarretaratzen dira astero Atharratzetik hasi ta kostaldeko herrietaraino.
Iragan berri den AMAP-en biltzar nagusitik landa, hara zein diren AMAP-ek berretsi helburuak.

Atxik etxaldeak!

Bi urtetarik antolatua den Confédération paysanne laborari sindikataren kongresua Izpuran iragan da apirilaren 22 eta 23-an. Hara ELBren parte hartzeari esker antolatua izan den lehen kongresu honi buruz zonbait berri.
Baginakien Le Foll etzela gure laguna. Parrekoeri, FNSEAri, guri baino ainitzez opari gehiago egiten baitie. Bainan aitortu edo onartu behar dut dozierrak ezagutzen dituela gure ministroak eta eztabaida frankoa izan duela gurekin, faltsukeriarik gabe.

Sivens geldi !

Notre-Dame-des-Landes aireportua, Sivens-eko urtegia, abiadura haundiko trenbide berriak eta zenbat holako egitasmo erraldoi eta behargabe?
Denak ondoko logikaren haritik doaz : "Laissez-nous produire, laissez irriguer, laissez-nous faire n’importe quoi… Payez et laissez-nous faire !"

Ez gure izenean joan Israelerat

Bere 25. urtemuga kari, Euskadiko Kooperatiba agroalimentarien elkarteak, Euskadiko gobernuak eta HAUTAJA-k (Euskadi/Israel kultura elkartea) bidaia bat antolatu dute Israel estadorat. Palestinako UAWC ek (Laborantxako langileen komite batasuna) Via Campesinako kide dena, Hegoaldeko EHNE eta ELB bezala igorri die eskutitza bat eskatuz ez daitezela bidaia hortan abia. Zergatik ?
Harrigarria da momentu huntan, inbasio kontestuan, okupazio militar eta Palestindar populuak jasaiten duen izigarriko masakrearekin, Euskal Herriko laborantza munduko jende desberdina harat joaitea han dena normal balitz bezala.

Gure esku dago hemen ere

Abian da. Hainbat hilabetez herrietako dinamikak sustatuz eta giroa berotuz arizan ondoan, hasi da Gure esku dago plataformaren kanpaina, ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde Durango eta Iruñea lotu nahi dituen giza katea xede.
Panpi Sainte-Mariek kondatzen dizkigu kanpainaren helburuak.