Ezkerraren erronkak Euskal Herrian

Hona hemen asteartean, otsailaren 6an, Bergaran (Sortu Bergarak antolatutako eskola herritarrean) ELA Sindikatuaren MRA Fundazioako zuzendaria den Unai Oñederrak emandako hitzaldiaren transkripzioa.
"Guretzat ezkerrak Euskal Herrian duen erronka da herritarrei gardentasunez eta pedagogia handia eginez gertatzen ari dena azaltzea: galtzen ari gara, gutxi gara, eta gaudenon artean nahi dugun gizarte eredua eraikitzen joan behar dugu; epe luzeko estrategia batekin, behetik gora, langileak, emakumeak, herritarrak boteretuz; aldaketa ez baita lortuko ez dakit zer mahaitan, ez dakit zer gobernutan, ez dakit zer sinatuta; aldaketa lortuko da sinatu den hori gauzatzeko indarra, gaitasuna eta medioak eraikiak baditugu." (...)

Estatu konfederala ala akordioa

Guztiok bizi nahi dugu lasai, besteekin ongi konponduz, liskarrik gabe, elkar errespetatuz. Elkarrizketa, adostasuna, akordioa, bakea, aldebikotasuna… nik ere nahi nituzke. Nork ez?
Jarraian Espainian Estatu konfederala aldebikotasunez eta adostasunez lortzea oximoron bat edo zirkuluaren koadratura dela ikusiko dugu. (...)

Lehia burujabetzaren aldeko borroken artean?

Irudipena dut euskalgintza apur bat astindu duela independentziaren inguruko diskurtso berriak. Niretzat haize freskoa izan dena kezkagarria zaio zenbaiti, irrigarria besteri. Euskara alboratuko ote den, lurraldetasuna baztertu, historia gutxietsi…
Normala da, modu probokatzailean egin baita diskurtso berri hau, eztabaida pizteko asmoz. Helburua lortua.

Troikanoak eta Mohikanoak

Asko ari da hitz egiten asteleheneko gertaeretaz. Bilbok inoiz jasan duen eraso larriena izan dela. Biolentziarekin ez dela ezer lortzen. Eskaparate batzuen apurketa ez dela konparagarria milioika heriotzekin. Ertzantzak indarkeria gehiegi erabili zuela. Ertzantzak askatasun osoa eman ziela kaputxadunei nahi zutena egiteko. Bilbo sute batetik libratu zuela ertzantzak…
Nire ustez, mobilizazio arrakastatsu bat da, kontzientziaziorako eta kaleko pedagogia egiteko balio izateaz gain, bertan parte hartu dugunak pilak kargatzeko balio izan duena. Bertatik indarrez, gogoz, aurrera egiteko grinaz ateratzen bagara, “Jo, zer jendetza! Zein ederki! Hurrengoan gehiago!” esanez. Niretzat hori da helburua, indarrak metatzen joatea, geroz eta jende gehiago biltzen joatea, kaleak kolapsatu arte. Astelehenean burumakur, etsita, ezinak jota atera nintzen.