2017ra begira

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantziak ezin du onartu Euskal Herriaren ezagupena, ez linguistikoa, ez lurraldearena, hori bera Frantziaren batasun eta “berdintasun” (uniformitate) ereduaren kontra doalako.
Hauteskundeetatik hauteskunde arteko tarteak hartu ohi ditugu ziklo gisa, agintaldi batean egin denari begiratu eta heldu den agintaldian etor daitekeenaz solasean hasten gara, zerbait aldatzen balitz bezala… 2017ko udaberrian hauteskundeak dira Frantzian, presidentea eta diputatuak hautatuko baitira. Ustekabe handirik ez bada bederen, Errepublikanoek irabaziko dituzte, Alderdi Sozialistaren irabazteko aukerak lurra baino beherago baitaude eta Fronte Nazionalak nekez lor bailezake bigarren itzulian nagusitzea.

Euskararen arroila?

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Euskal Herriko mendebaldean iragan berri den hauteskunde kanpainaren eztabaidagai nagusi bihurtu den gaiak harridura eta zalaparta sortu ditu. Bereziki PSE-EE alderdiak bota du harria: jende franko baztertzen omen da enplegu publikoetatik, euskara ez jakiteagatik.
Hori gezurra izateaz aparte, zergatik egin diote eraso euskarari?

Nola euskaldundu 40.000 lapurtar berri ?

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Iragarpenen arabera, heldu diren urteetan 40.000 lagun etorriko dira Frantziatik Lapurdira bizitzera eta lanera. Batzuek aipatu dituzte horrek hirigintzan eta etxegintzan eraginen dituen aldaketak, eta iduri du hori dela oraingo kezka nagusia.
Hori bigarren mailakoa da, ordea.

Baionako bertsoa

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Bertsoarena eta CGTrena egun hauetako bi anekdota dira, bakoitza bere eremuan eta bere berezitasunekin. Biek erakusten dute giro orokorrago bat.
Biek erakusten dute nahi dutela euskara marginala eta indioen erreserba batean bezala izatea, eta hor mugatzea.

Brexit eta alardea

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Euskal Herriak aske eta independente izateko eskubidea dauka, beste edozein herrik bezala. Herri bat delako, nazio bat delako, nahi du independentzia.
Beraz ez da zilegi menperatua izatea.

Lanbide lizeoa

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Seaskaren urrats bat baldin bada zinez txalotzekoa, hori da lanbide heziketa eskainiko duen lizeoa irekitzearen urratsa.
Mende erdia betetzeko bezperan dago Seaska, eta urtez urte gero eta ikastola gehiago ireki baditu ere, Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntzak bazuen gabezia sendo bat: unibertsitatera zuzendu nahi ez duten eta lanbide bat ikasi nahi duten gazteek ez zeukatela aukerarik beren bidea euskaraz segitzeko.

Ederrestearen arriskuak

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Azken hilabeteetan Helep edo Ipar Euskal Herriko hiri erkidego bakarraren aldeko bozketek lortu duten oihartzunarekin, ez litzateke sortu behar itxaropen faltsurik.
Badirudi zerbait historiko gertatzen ari dela, ezagupen instituzional handi bat izanen duela Ipar Euskal Herriak…

Erabaki, eraiki

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Ipar Hegoa Fundazioaren ikerketaren arabera, independentziaren aldekoenak dira euskaldunak (gurasoak ere euskaldunak dituztenak) eta kontrakoenak erdaldunak. Nehor ez da harritu emaitza horiekin, baina hainbat lagunek azpimarratu dute emaitza horiek erakusten dutela nor behar den konbentzitu. Zeharka ulertu da azken bi urteetan dagoen eztabaidari egiten zaiola erreferentzia, euskararen zentralitateari buruzkoari.
Batzuek diote independentismoa euskaratik eta euskal girotik garatuko dela; erdaratik eta erdal girotik ez dezakeela bide handirik egin, erdaldunek jadanik badutelako beren Estatua. Beste batzuek ihardesten dute erdaldun horiek konbentzitzeko, frogatu behar dela hobeki biziko direla euskal Estatu batean.

Euskaltzale faltsuak

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Ez du balio prentsaurrekoetan, hauteskunde kanpainetan, manifestazioetan edo ekitaldi politikoetan agertzea euskararen alde, gero, bere herriko bestetan frantses hutsez mintzatu behar bada.
Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzea politikoki zuzena bihurtu da, gehienak horren alde daude, itxura guztien arabera. Erraza da Frantziari eskatzea, badakigunean ez digula emanen; ez da aski Frantzia gaiztoa dela salatzea, hori egiteak bakarrik ez dituelako ezabatzen gutariko bakoitzaren ardurak. Euskarari guhaurrek eman behar diogu balioa, zor zaion lekua eginez.