Eneko Bidegain

Eneko Bidegain

Mondragon Unibertsitateko irakaslea, ikus-entzunezko komunikazioan. Berria-ko kazetari ohia. Idazlea.

Katalunia eta gu

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Arazoa estrukturala da. Demokrazia, diktadura, errepublika edo monarkia izan, ezkerra ala eskuina, Espainia inperio bat da, eta zapaldurik dauzkan herriak espainoltzean oinarritzen da bere indarra. Eta baita Frantziarena ere. Baldintza horietan, guretzat demokraziak diren ala ez eztabaidatzea, denbora galtzea da.

Utz dezagun Katalunia bidea egiten. Bitartean, lantokiz lantoki, elkartez elkarte, etxez etxe, egin dezagun lan isil bezain sakona: argituz zer den (eta zer ez) autodeterminazioa, demokrazia, zer den herria, zer den gizartea, herri zapaldu batean… Eta bakoitzak gure arloan lan egin dezagun herri kontzientzia indarberritzeko... (...)


Askatasunetik demokraziara

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Espainiako konstituzioak garbi dio Espainia “zatiezina” dela. Hori da Espainiaren zutabe nagusia. Hori gabe, gainbehera eror liteke. Horregatik, Espainiak ez du nehoiz onartuko, ez gaur ez bihar, bere konstituzioaren atal hori aldatzea.

Ez da, beraz, sekula posible izanen Espainiarekin adostea independentziari buruzko erreferendumik, erreferenduma egitea bera “zatiezintasun” hori dudan jartzea bailitzateke. (...)


Turismoa eta herria

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Uda honetan sekulan ez bezalako eztabaida sortu da turismoaren harira. Azken urteetan Donostia bihurtu da turismo masifikatuaren lekuetarik bat, eta horrek lekuko (bereziki parte zaharreko) jendearen kezka eragin du, lehenagotik Veneziako edo Bartzelonako herritarrek duten gisa berekoa.

Denak une batez turistak garelakoan, edozein gisetako turismoa itsu-itsuan onartu behar ote da? Herri gisa eta herri ikuspegitik lotzen gatzaizkio denak gai honi, edo herria bera eramanen du turismo masifikatuaren ur-laster honek. (...)


Ezin gehiago hustu

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - “Odol hustea gelditu” dela goraipatu dute hainbat lagunek, euskararen inkestaren emaitzak irakurtzean. Beti behar dugu alde ona ikusi… Berri onak nahiago, txarrak baino. Alabaina, lanaren emaitzaren fruituak ikusi nahi izaten ditugu. Naturala da.

Gaur egun, oraino, Frantziak segitzen du euskara hiltzen. (...)


Mirail faltsua

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Jantzi dendetako mirailetako isla ez omen da zinezkoa: garen baino argalago erakusten omen gaituzte, arropa erosteko gogoa pizteko.

Mugimendu abertzaleak hauteskunde guztien emaitzak ospatzen ditu, beti aitzinekoak baino hobeak direlako. Frantziako azken bozetan ere bazuen balentriarik aski, Euskal Herria Bai bigarren indarra izatetik hurbil egon zelako, batez beste bozen %12 eskuraturik. (...)


Desintoxikatzen

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantziako agenda politikoak eta hauteskunde eztabaidek kutsatu dute Euskal Herria. Kasu guztietan, Euskal Herriko eztabaidak, ñabardurak ñabardura, Frantziako edozein lekutan bezalatsukoak ziren. Euskal gaiaren kutsua ageri zen batzuetan… edo ez, baina ez zen erabakigarria eztabaida horietan. Hauteskundeak estatu-nazio baten trinkotzeko eginak dira, bozemaileak batzeko (bereizketen gainetik) proiektu nazional baten ospakizuna den egun baten inguruan.

Frantzia herrialde demokratiko bat da… Frantziarentzat. Ez Euskal Herriarentzat. Demokrazia hori, frantses demokrazia da, bermatzen ditu frantziar hiritar gisa ditugun eskubideak eta betebeharrak. Euskaldun gisa ez. (...)


Minaren aitortza

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Bitxi da. Apirilaren 8an kexu zirenak ziren ETA beti armarik gabe ikusi nahi zutenak. Haiek ospatu beharko zuketen ETA behin betiko bukatu dela, armak utzi dituela, ez dela gehiago erakunde armatu bat… Funtsean, PPkoek eta PSOEkoek berek hastapenetik bazekiten gertatu beharrekoa 2011ko urriaren 20an gertatu zela, eta orduz geroztik erretorika hutsa egin dutela, beti azpimarratzeko Euskal Herrian ez dagoela gatazkarik. Beraz luzapenetan dabiltza beti.

Ez da posible izanen kontakizun adostu batera heltzea, batzuek ukatu nahi baitute Euskal Herria herri zapaldu bat dela, estatuen suntsipen politika jasan duena mendez mende, eta beste batzuek diotelako hori dela gatazka ulertzeko giltza nagusia. Mina alde bakarrekoa izan dela baieztatzea herri honi gezurra erratea eta kalte handia egitea da. (...)


Agur Xarriton

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Lehen Mundu Gerla bururatu eta urte gutiren buruan munduratu zen, Hazparnen. Familian izan zituen gerla hartan handizki sufritu zuten kideak, eta horregatik ez du sekula begiko izan frantsesik ia batere ez zekiten euskaldunak gerla egitera behartu zituen Frantzia. Piarres Xarritonek barne-barnetik bizi zuen Frantziak Euskal Herriari egin dion kaltea. Ez zuen ametitzen euskara hala zokoratzea, gutxiestea, desagerrarazi nahi izatea. Kartsuki hartzen zuen hitza bere min horiek kanporatzeko, euskarari eta Euskal Herriari jasanarazten dizkioten bidegabekeriak gaitzesteko.

Euskarari egiten zioten minagatik kexatzen zen, bai, baina, sakonago joanez, lan handia egin zuen euskararen balioa agerian uzteko. Isil-isilik, zalaparta handirik gabe, euskarari buruzko ikerketa handiak egin zituen, bai hizkuntzaren aldetik, bai euskal idazleen aldetik. Altxor anitz atera zuen lurpetik eta denen eskura jarri. Euskara gutxiesten zutenen begi aitzinean ezarri zuen hizkuntza horren aberastasuna.


Maltzaga posible da?

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Erregularki itzultzen da Maltzagaren metafora euskal politikagintzara, ez beharbada alderdi politikoetako arduradunen ahora, baina bai politikaz interesatzen diren anitzen lumara.

Errepika ote daiteke Lizarra-Garaziko giroa? Itxura guztien arabera, ez. EAJk ez du berriz abiatu nahi Lizarran hasi zuen bezalako bidetik, ez duelako konfiantzarik Ezker abertzalearengan. Ezker abertzealeak ere aski argi du independentziara buruzko bidea, hastapen batean bederen, EAJ gabe egin beharko dela.