IKEA nola berdez eta gorriz tindatzen den!
Joan den abenduaren 4an, Bizi!k, Mouguerre Cadre de Vie elkartearen parte hartzearekin, Baiona Ttipiko karriketan IKEAren aldeko argumento sozial eta ekologikoen akatsak azpimarratu ditu.
IKEAren kolore hori eta urdinak denek ezagutzen baditugu ere, herritarrak gomitatuak izan dira multinazionalen diskurtso sozial eta ekologikoen (hots gorri eta berdeen) zepoan ez erortzerat.