Zer da abertzale izatea gaur egun?
Unai Apaolaza Amenabar (Filosofian Lizentziatua) - "Abertzaletasunak hortaz, beste edozein nazionalismoren moduan, estrategia politikoa izateko bokazioa du; Estatua lortu nahi duen edo estatua dagoenean berau justifikatuko duen jende multzoa marraztea baitu xede. Bitartekoa da hortaz, subjektu independentista egituratzeko lanabes (bitarteko) bat baita."
Independentzia, askatasunarekin, demokraziarekin, justiziarekin, eskubideekin... identifikatu behar da eta independentismoa unibertsal horien aldeko borrokarekin. Hots independentzia partikularrak babesteko baino unibertsalak gauzatzeko bidea.