Adolfo Muñoz Sanz “Txiki”


ETAren ostean, zer?

ELAk urrats historiko eta positibotzat jotzen du ETA desegin izana. Behin iritsi delarik ziklo honen itxiera, konpondu beharreko gai garrantzitsuak daude ebazteko: normalizazioa, biktimak, presoak, estatus politikoa...

ETAren amaiarekin poztu egin behar dugu, baina poza ez da erabatekoa guztiengan. Honek ziklo berri bati ekiteko aukera eman beharko liguke, non proiektu politikoen arteko konfrontazioa zibila eta demokratikoa izango den. Haatik, batzuek kontakizunen etengabeko gerra luzatzen segitu nahi dute, politika bahituta izateko. (...)


Eskozia, Katalunia… Euskal Herria

Katalunian, Eskozian eta Euskal Herrian gure herrion subiraniaren aldeko garenok onartzen dugu gure aukera erreferendum batean galtzaile izatea. Haatik, horixe ez dute ametitzen espainiar Estatuak eta itun konstituzionalaren bermatzaileek (PP eta PSOE). Bozkatzeko aukera ukatzen dute ez dutelako onartzen galtzaile izaterik.

Politika soziala bidezkoa balitz, jende asko erakarriko luke prozesu subiranistara (hori gertatu da Eskozian). ELAk berriro dio: subiranismoaren etorkizuna eredu sozialarekin lotuta dago, ez helmuga gisa –hau ere baden arren–, prozesuarekin batera hasieratik doan oinarrizko osagai moduan baizik.