Laborarien borroka
Joan den apirilaren 17-an, urtero bezala, laborarien borroken nazioarteko eguna ospatu da, egun hortan, 1996-an, Brasileko armadak sarraskitu zituen nekazarien oroitzapenez eta omenez. Egun horren karietara, Panpi Sainte-Marie, ELBko idazkari nagusiak lurraren zaintze eta laborantza jasangarriaren garrantzia aipatzen dizkigu.
Hiruetarik bi itsasoz estalia den planeta hau lurra deitzen dugu. Lurra, Amalurra, sortzen ikusi gaituen etxeari lotua, etxaldea, herria, lurraldea. Gure euskal kulturan, lurrak garrantzi haundia ukan du aspalditik, baserri munduan bederen.