Bake bidezko eta iraunkor bateruntz
2017ko apirilaren 8an, larunbatarekin, Bakegileek erran bezala ETAren armagabetze prozesua bururaino joan da. Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak ukan ditu, nazioarteko ordezkari batzuen laguntzarekin, Frantziako agintariek behar zituzten argibideak ETAren armak eskuratzeko. “Bakegileen” mandatua ukan duten 172 behatzaileek beren eginkizuna bete ahal izan dute eta Frantziako segurtasun indarrek denak eskuratu dituztela segurtatu dute.
Larunbatean, arratsaldeko 15:00etan Bakegileei sustenguaren adierazteko 20 000 pertsona bildu dira Baionan. Elkarretaratze horrek, bestalde, Euskal Herrian armagabetzea eta bortizkeria politiko ororen behin betiko bururapena laguntzeko eginkizuna zuen. Bai eta ere Frantziako eta Espainiako estatuei Euskal Herriko baketzean eta elkarrizketan parte har dezaten eskatzeko xedea. Bakegileek erakundeei eta gizarte zibilari dei egin diete, bil daitezen eta bake bidezko eta iraunkor batera heltzeko metodo eta baliabideak finka ditzaten.